Covid-19aren eragina Errenterian
Taula hau astelehenetik ostiralera eguneratuko da Covid-19ak Errenterian duen eraginari buruzko informazioarekin. Bertan, honako datu hauek jasoko dira, nahiz eta gehiago gehitu daitezkeen behar izanez gero: PCR probetan positibo eman duten pertsonen kopurua, PCR probetan positibo eman duten egoitzen erabiltzaileen kopurua, itxitako ostalaritza-establezimenduen kopurua. Era berean, udal-instalazio edo zerbitzuren bat ixten bada, taulan zehaztuko da.
|
Kopurua |
Azken orduetan PCR probetan positibo eman duten pertsonen kopurua* | 16 |
Azken orduetan PCR probetan positibo eman duten egoitzen erabiltzaileen kopurua** | – |
Itxitako jarduera ekonomikoak*** | – |
Itxitako udal zerbitzu eta instalazioak**** | – |
Datuen azken eguneraketa: 2021-01-21, 08:27 |
*Datuen iturria: Eusko Jaurlaritzako Osasun saila. Datu hauek, Jaurlaritzak argitaratu eta egun bat geroago jasotzen dira taulan.
**Datuen iturria: Gipuzkoako Foru Aldundia. Datu hauek, aldundiak argitaratu eta egun bat geroago jasotzen dira taulan.
***Datuen iturria: Eusko Jaurlaritzako Osasun saila
****Datuen iturria: Errenteriako Udala