Orrialde honetan COVID-19ak tokiko ekosistema ekonomikoan duen eragina arintzeko talka- eta suspertze-planeko dirulaguntzak argitaratzen joango da Udala, martxan jarri ahala. Dirulaguntza horiek orrialde honen bidez eskatuko dira, formulario bat beteta.

Maiatzaren 4tik Tokiko jarduera ekonomikoari laguntzeko dirulaguntzak: mikroenpresak eta norberaren konturako langileak izeneko laguntzak eskatu daitezke.

Bestalde, maiatzaren 11ean oinarri hauen aldaketa onartu zen:

  • Helbide fiskalaren muga kenduz.
  • Lanbideren erantzuna jasotzeko derrigortasuna kenduz.
  • Jabego-erkidegoen kasuan laguntza nork eska dezakeen argituz.

Udalak, orain arte jasotako eskaerak ofizioz errebisatuko ditu, beraz, ez da beharrezkoa izango eskaera berria aurkeztea.

Tramitea modu telematikoan egiteko sakatu hemen.

Tramitea identifikazio elektronikorik gabe egiteko deskargatu orria hemen, bete eta bidali zu@errenteria.eus helbidera.

Edozein zalantza baduzu deitu 010 edo 943 449 600 telefonora.

Kontsulta itzazu hemen aipatu dirulaguntzen oinarri espezifikoak.

 


Fitxategiak