Datorren astean jokatuko dute ‘Errenteria Hiriko XLI Futbol Amateur Torneoa’

Argazkia: Touring K.E.

Abuztuaren 27, 28 eta 31n, “Errenteria Hiriko XXXXI Futbol Amateur Torneoa” jokatuko dute Fanderiako Udal Futbol zelaian, Touring KEk antolatuta eta Errenteriako Udaleko Kiroletako Azpisailak lagunduta.

Txapelketan honako talde hauek parte hartuko dute: Touring KE, Real Union, Allerru eta Oiartzun KE, egutegi honen arabera:

Abuztuaren 27an: Touring KE – Allerru.

Abuztuaren 28an: Real Unión – Oiartzun KE.

Abuztuaren 31n: 3. eta 4. postua eta finala.

Partida guztiak 19:00etan jokatuko dituzte, abuztuaren 31ko finalerdia izan ezik, hori 16:30ean jokatuko baitute.