Elkarbizitzarako eta Gizarte Ekintzako Kontseiluaren Araudia behin betiko onartu du Udalak

Errenteriako Udaleko Elkarbizitzarako eta Gizarte Ekintzako Kontseiluaren Araudia behin betiko onartu du Udalbatzak.

Aurreko urteko ekainean abiatu zen elkarbizitzarako eta gizarte ekintzako kontseilua eratzeko arautegia onartzeko prozesua, eta dagoeneko behin betiko onartu da. Udal parte-hartzerako organoaren arautegia behin betiko onartu ostean, orain, Kontseilua bera eratuko da. Bertan herriko gizarte ekintzako nahiz kultur aniztasunaren alorreko eragileen ordezkariek, alorreko ordezkari politikoak eta teknikariek hartuko dute parte.

Kontseiluaren helburua izango da udal politika publikoetan gizarte ekintzaren eta aniztasunaren inguruan aholkuak ematea eta koordinazioa zuzena nahiz sistematizatua izatea eragileen eta Udalaren artean. Horretarako, eragileak gonbidatuko dira lehen bilerara eta bertako ordezkariek antolaketa, lehentasunezko gaiak eta bestelakoak adostuko dituzte.

Arautegia behin betiko onartu aurretik bi aldiz egon da jendaurreko erakustaldian, eta epe horietan ekarpen hainbat jaso dira.

Aholku kontseilu honekin batera, Udalak, jada, bederatzi aholku kontseilu sektorial ditu.

Araudia (hemen deskarga dateke) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko dago eta laster sartuko da indarrean.