‘Familia Jolasean’, familien aisialdi euskalduna sustatzeko egitasmoa, Pablo Sorozabal Plazan egongo da ostiraletan

Familia Jolasean egitasmoa Pablo Sorozabal plazan (Beraun) abiatuko da ostiralero 17:30etik 19:00etara martxoaren 15 bitarte. Proiektua 2-8 urte bitarteko haurrak dituzten familiei (guraso nahiz zaintzaile) dago zuzenduta. Saio hauen bitartez familien artean euskararen erabilera sustatu nahi dute, eskola ordutegitik at eta euskara hutsean gauzatuko diren aisialdi jardueren bitartez. Hau da, euskaraz bizitzea sustatu nahi dute jolasak eta kantuak landuz.

Kontuan harturik familia dela esparrurik egokienetakoa hizkuntza ohiturak sustatzeko eta sendotzeko, programa honen helburua da gurasoei eta zaintzaileei tresnak ematea euren ardurapean dauden haurrekin euskaraz aritzeko.

Informazio gehiago gazteria.errenteria.eus web orrian edo 943 449 640 telefono zenbakian.