Errenteriako Udala Udalerriko Irisgarritasun Plana eguneratzeko lanak bukatzen ari da. Azkeneko hilabeteetan herritarrekin lanean aritu da hainbat modutan planaren edukia ahalik eta eraginkorrena izan dadin. Planaren elaborazioa azkeneko epeetan sartu da eta horregatik jarri du orain arteko lanen bilduma ikusgai orri honetan bertan, interesdunek ekarpena egin ahal izan dezaten.
Honen azpian agertzen dira plana osatuko duten zortzi atalen aurkezpenak eta dokumentazioa. Beherago ikus daiteke ekarpenak egiteko galdetegia.

Dokumentazioa

1. LIBURUKIA. ALDERDI OROKORRAK

Planaren alderdi orokorrak, irisgarritasuna, testuingurua, helburuak eta jarduketa eremua azaltzen ditu. Horrez gain, irisgarritasunari buruz indarrean dagoen araudia eta irisgarritasunari eta eraikuntzari buruzko beste lege-xedapen batzuk ditu. Erabilitako metodologia eta hura idazteko erabilitako tresnak ere sartzen dira.

2. LIBURUKIA. BIDE PUBLIKOA:

Jarduera-eremua, aztertutakoaren analisi grafikoa eta lehentasun-irizpideak hartzen ditu. Esku hartzeko proposamenean irisgarritasun-planean aztertutako kaleetako irisgarritasuna hobetzeko jarduketak sartu dira. Azkenik, egokitzapenen gutxi gorabeherako aurrekontua sartu da.

3. LIBURUKIA UDAL ERAIKINAK:

Eraikinen inbentarioa, lehenetsitako eta irisgarritasun-planean sartutako eraikinetako irisgarritasuna hobetzeko proposamenak eta gutxi gorabeherako aurrekontua biltzen ditu. Eraikin horiek hobetzeko proposamenak ere sartu dira.

4. LIBURUKIA GARRAIOA:

Autobus-geltokien eta mugikortasun murriztuko pertsonentzako aparkalekuen azterketaren ondorioak biltzen ditu, baita irisgarritasuna hobetzeko proposamenak ere. Azkenik, gutxi gorabeherako aurrekontua sartu da.

5. LIBURUKIA. KOMUNIKAZIO ETA SEINALEZTAPENA

Seinaleztapen eta komunikazio-sistemek guztiek erabil ditzaten bete behar dituzten ezaugarri nagusiak ezartzen ditu.

6. LIBURUKIA. HERRITARREN PARTE-HARTZEA

Irisgarritasun-planarekin lotuta garatu den herritarren partaidetza-prozesuaren inguruko liburukia.

7. LIBURUKIA IRISGARRITASUN-AZTERKETA

Udalerri osoko risgarritasunari buruzko azterlana egin da, 2. liburukian aztertu diren eremu txikien xehetasuna eman gabe.

8. LIBURUKIA LABURPENA

Aurreko liburukietan ikusitakoaren laburpen txiki bat egiten da.

Inkesta