Errenteriako Udalaren webgunearen erabiltzaileei jakinarazten diegu:

Webguneraren titulartasuna

Domeinua: www.errenteria.eus
Titularra: Ayuntamiento de Errenteria
Egoitza soziala: Herriko plaza, s/n. 20100 Errenteria
Telefonoa: +34 943 44 96 00
Faxa: +34 943 44 96 50
Posta elektronikoa: zu@errenteria.eus
IFK: P2007200E

www.errenteria.eus webgunea erabiltzeko zehaztapenak eta baldintzak

www.errenteria.eus domeinua Errenteriako Udalaren titularitatekoa da. Errenteriako herritarren zein erabiltzaile guztien eskura jarri da zerbitzuari zein Errenteriari buruzko informazio orokorra emateko, baita udal antolaketaren zerbitzu eta kudeaketa guztiei buruzko informazioa emateko ere.

Webgune ofizial honetan webgune independenteetarako estekak daude. Esteka horien xedea da gure udal antolaketarekin zerikusia duten eta Interneten aurki daitezkeen beste informazio-iturrietarako sarbidea ahalbidetzea, betiere gune horien egileen jabetza intelektualeko eskubideak errespetatuta. Nolanahi ere, Errenteriako Udalak ez du bere gain hartuko esteka horietara sartzearen edo edukien ondoriozko erantzukizunik. Era berean, Errenteriako Udalaren webgunerako estekak ezarriz gero, udal titularitateko jabetza intelektualeko eskubideak errespetatu beharko dira.

Erabiltzaileak ez du erabiliko instalatuta dauden babeserako edo segurtasunerako sistemak ezabatzea, aldatzea, saihestea edo manipulatzea eta webgunea eta bere edukietarako arrisku edo kalterik edota baliogabetzea ekar dezakeen inolako baliabiderik.

Errenteriako Udalak ez du bere gain hartzen hirugarren pertsonek edo entitateek bertan dagoen informazioaz egiten duten erabileraren erantzukizunik. Halaber, ez da beste pertsona fisiko edo juridiko batzuek webgunean jartzen duten edukia eta informazioa eguneratzearen erantzule, ezta esteka edo beste sistema batzuen bidez eskuratu daitekeen informazioaren erantzule ere.

Web honen bidez emandako informazio administratiboak ez du ordezkatzen aldizkari eta buletin ofizialetan argitaratu beharreko publizitatea; izan ere, argitalpen horien edizioak ematen dio fedea horien edukiari.

Errenteriako Udalak ez du bere gain hartuko inolako erantzukizunik hirugarren batzuek kudeatutako webguneetarako sarbidea ematen dieten estekak (linkak), direktorioak edo bilaketa-tresnak erabiltzeagatik kalte-galerarik sortuz gero, ezta gune horien edukietan egon litezkeen birus edo kode maltzurrek erabiltzaileen dokumentu elektronikoetan edo fitxategietan kalterik sortzen badute ere.

Horiek horrela, Errenteriako Udalak ez du bermatzen webguneak eta zerbitzariak birusik ez izatea, eta ez du bere gain hartzen inolako erantzukizunik webgunera sartzeagatik edo webgunean sartzea ezinezkoa izateagatik.

Errenteriako Udalak eskubidea du edukiak, informazioak, aplikatiboak eta abar aldatzeko eta edukiak gehitzeko, edozein unetan eta aldez aurretik adierazi gabe.

Errenteriako Udalaren nahia da webgune honek ahalik eta modurik eraginkorrenean funtzionatzea eta bere helburua behar bezala bete dezala. Horregatik egiten ditu webgunearen mantentze lanak, beharrezkotzat jotzen diren bitartekoak jarriz, baina ez du bere gain hartzen webgunearen funtzionamenduan egon daitezkeen disfuntzioen edo akatsen erantzukizuna.

Errenteriako Udalak webgunean agertzen diren zehaztapenak eta baldintzak alda ditzake, eta, beraz, zehaztapenak eta baldintzak sarri begiratzeko aholkatzen du, aldaketak egon daitezkeelako.

Webgune hau erabiltzeak bertan jasotako zehaztapenak eta baldintzak onartzea dakar.

Azalpenik edo argibiderik behar izanez gero, edo iradokizunen edo kexaren bat egin nahi izanez gero, web honetako iradokizunen postontzia erabil daiteke, hemen.