Ostegunean hasiko da ‘Zinema Zabalduz’ ekimenaren denboraldi berria, eta erretiratuek bi euroan joan ahal izango dute zinemara

Errenteriako Udalak, herriko errentiratuen elkateekin batera, eta Niessen Zinemen laguntzarekin, ‘Zinema Zabalduz’ ekimenaren udazken eta negu sasoia abian jarri du. Hortaz, ostegun honetatik aurrera, bi ostegunetik behin, erretiratuek zinema gozatzeko aukera izango dute bi euroan.

Bi dira ekimenaren helburu nagusiak: kultura hirugarren adinari hurbiltzea eta   gizarte elkarrekintzarako guneak sortzea. Zikloa herriko adinekoen elkarteetako pertsonei dago zuzenduta, eta, parte hartu nahi duenak elkarteren bateko txartela aurkeztu beharko du sarrera erosterakoan. Pertsona laguntzaileek zinemetako administrazioak eskainitako ohiko deskontuak erabili ahal izango dituzte soilik.

Filmen berri erretiratuen elkarteetan jarriko dituzten kartelen bidez emango da, eta sarrerak aurretik erosi ahal izango dira Niessen Zinemetan.

Ostegunean, ‘Día de lluvia en Nueva York’ filma

Woody Allenek idatzi eta zuzendutako ‘Día de lluvia en Nueva York’ filmak emango dio hasiera sasoi berriari ostegun honetan, 17:45ean.