Kultur Aniztasuna, aurkezpena

Errenterian jatorri anitzeko pertsonak bizi dira, besteak beste, kultura, sinismen, tradizio, hizkuntza desberdin askok elkarbizitzen dute. Mosaiko ederra sortzen duen herri eredu anitz eta kulturarteko hau sustatzea da politika publikoen helburua. Alegia, ekintzak eta proiektuak sustatzea, dela zeharlerrotasuna landuaz, dela zurrumurruak, estereotipoak nahiz aurreiritziak ezabatuaz, azken finean interakzio positiboa sortuaz, elkar ezagutza eta aitortza sustatzeko guneak sortzeko, kultur aniztasunaren balio positiboa azaltzeko. Gainera, jatorria edozein izanik ere aukera, eskubide eta betebehar berberak lortzeko bidea egitea garrantzitsua eta azpimarratzekoa da politika lokaletatik abiatuta.

Aniztasunean oinarrituriko bizikidetzarako plan estrategikoa 2019-2023, ikusi hemen.