Idazkaritza Orokorraren egitekoa da udaleko sail eta azpisailei lege-aholkularitza eta defentsa ematea Lege Aholkularitza Zerbitzuaren bitartez. Idazkari nagusia da zerbitzu honen lege-zuzendaria. Era berean, sail honek udalaren egintzen eta akordioen administrazio-fede publikoa ematea du helburu.

Idazkaritzaren lana hamaika egitekok osatzen dute, baina modu laburrean bost bat multzotan bildu daitezke; hurrenez hurren, idazkaritza, administrazio, erregistro eta erroldak, hauteskundeak eta antolaketa.

Oinarrizko eginbeharrak

    • Idazkaritza lanak egiten ditu udalaren hainbat organutan, besteak beste, Osoko Bilkura, Tokiko Gobernu Batzarra eta Errenteria 2025 Plan Estrategikoaren Jarraipenerako Aholku Kontseilua. Beste eginkizunen artean, deialdiak, aktak, akordioak jakinaraztea, eta abarrekoak gauzatzen ditu Idazkaritza Orokorrak. Laguntza ere ematen du Udalbatzak bere dituen gaietan.

    • Administrazio lanak egiten ditu erakunde jardueratik eratorritako gaietan. Hau da akten eta erabakien liburuak administratu eta zaintzen ditu sail honek. Era berean akordioak, erabakiak, dokumentuak, eta antzekoak ziurtatzen ditu. Idazkaritzak bere egiten dituen gaien arteko beste bat da kontratuak administrazio aurrean gauzatzea.

    • Idazkaritzak erregistroak eramaten ditu; honek esan nahi du bera arduratzen dela hainbat erregistroren kudeaketaz: agirien sarrera-irteerena, zinegotzien Interesena, herriaren onurakoak eta dirua irabaztea xede ez duten elkarteena, eta abar. Alor honetan, berezko garrantzia dauka Biztanleen Udal Erroldaren kudeaketa.

    • Hauteskunde prozesuen kudeaketa eta koordinazioa ere egiten du Idazkaritza Orokorrak.

    • Azkenik Lege aholkularitza ematen die Udaleko alorrei

    • Jarraibideak ematea jarduera irizpide komunak finkatzeko

    • Lege Antolamenduak esleitutako gainontzekoak

ZERBITZUAK

  • Udaleko Aholkularitza Juridikoa