Ingurumena eta Jasangarritasuna
Ingurumena Azpisaila ingurumena sustatzeaz eta babesteaz arduratzen da, Hirigintzakoarekin batera koordinazioan, bai hiri eremuan, bai eta landagunean ere. Hortaz, honako gai hauen inguruko jarduerak garatzen ditu:
Hirigunea:
-
Energia–iraunkortasuna, energia berriztagarriak, hondakinak, klima aldaketa eta egokitzapena, ingurumen–eraginaren azterketa, Iraunkortasunerako ekimenak (Tokiko Agenda 21).
-
Lurzoruaren, uraren, eta eguratsaren kutsaduren eta soinu kutsaduren, ebaluazioa, aurreikuspena eta murrizketa.
-
Oinezkoen eta txirrinda-bideen, hau da, bidegorrien udal sarea.
-
Parte-hartze publikoaren kudeaketa: Ingurumenaren Aholku Kontseiluarekin (IAK) Udalez gaindiko erakundeetan parte-hartzea.
Natur Ingurunea eta Landa Garapena:
-
Bioaniztasunaren babesa, babestutako naturgune, habitat eta espezieen kudeaketaren bidez: Natura 2000 Sarea (Aiako Harriko Parke Naturala-AƱarbe) eta Lau Haizeta Parkea.
-
Hirigintza diziplinaren kontrola lurzoru urbanizaezinean, landa-garapenaren sustapena, landaguneko udal ondarearen kudeaketa, Basozaintza-Zerbitzuaren antolaketa, aisialdirako eremuen erabilera publikoaren kudeaketa eta kontrola.
Errenteriako Udaletxea
Herriko plaza, z/g