Ingurumena Azpisaila ingurumena sustatzeaz eta babesteaz arduratzen da, Hirigintzakoarekin batera koordinazioan, bai hiri eremuan, bai eta landagunean ere. Hortaz, honako gai hauen inguruko jarduerak garatzen ditu:

Hirigunea:

  • Energiairaunkortasuna, energia berriztagarriak, hondakinak, klima aldaketa eta egokitzapena, ingurumeneraginaren azterketa, Iraunkortasunerako ekimenak (Tokiko Agenda 21).

  • Lurzoruaren, uraren, eta eguratsaren kutsaduren eta soinu kutsaduren, ebaluazioa, aurreikuspena eta murrizketa.

  • Oinezkoen eta txirrinda-bideen, hau da, bidegorrien udal sarea.

  • Parte-hartze publikoaren kudeaketa: Ingurumenaren Aholku Kontseiluarekin (IAK) Udalez gaindiko erakundeetan parte-hartzea.

Natur Ingurunea eta Landa Garapena:

  • Bioaniztasunaren babesa, babestutako naturgune, habitat eta espezieen kudeaketaren bidez: Natura 2000 Sarea (Aiako Harriko Parke Naturala-AƱarbe) eta Lau Haizeta Parkea.

  • Hirigintza diziplinaren kontrola lurzoru urbanizaezinean, landa-garapenaren sustapena, landaguneko udal ondarearen kudeaketa, Basozaintza-Zerbitzuaren antolaketa, aisialdirako eremuen erabilera publikoaren kudeaketa eta kontrola.

Errenteriako Udaletxea

Herriko plaza, z/g