Udal kirol instalazioak doan erabiltzea

Jarduera Fisiko eta Kirolerako Plan Integralaren helburuetako bat da pertsonak mobilizatzea bizimodu fisikoki aktibo eta
osasungarria garatzearen alde. Helburu horri jarraiki, Errenteriako Udalak pertsonen eskura jartzen du udal instalazio
batzuk doan erabiltzeko aukera izatea.

  • Beraungo Estadioa

Erabili daiteke lan-egunetan, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 16:30 arte, ordu horretatik aurrera eskola kiroleko eta kirol
federatuko taldeentzat erreserbatuta dago instalazioa.

Futbol zelaia zein atletismo pistak erabili ahal izango dira baina ez da sarbiderik emango ez aldageletara ez argi
sistemara.

Estadiora kantinaren eremutik sartuko da eta derrigorrezkoa izango da instalazioa erabiltzeko arauak betetzea.