Errenteriako Udaleko “Futbol7 Txapelketa” 50 taldek jokatzen dute denboraldi bakoitzean eta kopurua ezin dugu handitu tokia dela eta.
Gaur egun 50 tokiak beteta daude eta jokatu ahal izateko itxaron zerrenda batean izena ematea beharrezkoa da.
Denboraldi bakoitza amaitzean, jokatzen jarraitu nahi duten taldeek aurretik izena ematen dute eta hutsuneak itxaron zerrendarekin betetzen dira.
Zerrenda honetan izena emateko, email bat bidali behar da kirolak@errenteria.eus helbidera arduradun baten izena eta telefono zenbakia adieraziz. Berehala jarriko gara harremanetan hurrengo denboraldian jokatzeko benetako aukerak argitzearren.