Lezo, Pasaia eta Oiartzunekin batera Oarsoaldea eskualdea osatzen du Errenteriak. Lau herrien artean hainbat proiektu eramaten dituzte, besteak beste, Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez. Bateratuta dituzten gaien artean, turismoaren kudeaketa dago, eta, hortaz, turismo bulegoak.
Turismo bulegoak
Errenteriako Turismo Bulegoa
Errenteriako hirigune historikoan dago, hau da, herriaren erdigunean. Udalerriaren inguruko informazio turistikoaz gain, Lezo, Oiartzun eta Pasaiakoa ere ematen dute bertan.
Madalen, 3
20100 Errenteria
Tel.: 943 494 521
turismoa@oarsoaldea.eus
Ordutegia:Neguko ordutegia: asteartetik larunbatera 10:00-14:00 / 16:00-18:00. Igandeak: 10:00-14:00.
Aste Santua, uztaila eta abuztua: astelehenetik igandera 09:30-14:30 / 15:30-18:30
Abenduak 24, 25, 31, urtarrilak 1 eta 6an itxita.
San Marko Gotorlekuko Informazio Puntua
San Marko gotorlekuko sarrerako tunela pasa ondoren, Zaingo Gela zelakoaren ezkerreko gelan dago.
Ordutegia: Goi denboraldian irekita. Asteazkenetik igandera: 10:00-14:00/16:00-18:00.
San Marko z/g
20100 Errenteria
Tel.: 943 449 638
turismoa@errenteria.eus
Listorretako informazio puntua
Aiako Harria natur-parkearen atarian kokatu dute informazio puntu honetan, nagusiki, natura turismoaren inguruko informazioa.
Ordutegia:
- Ostegunak: 08:30-14:00
- Ostiralak, larunbatak, igandeak eta jai egunak: 08:30-14:00 / 15:00-18:30
Tel.: 943 494 521
turismoa@oarsoaldea.eus