Igantziko igogailuaz eta auzoaren mugikortasunaz aritzeko Auzo Batzar berezia egongo da asteazken honetan

Asteazken honetan Auzo Batzar berezia egongo da Igantzin, bertan eraikiko den igogailuari eta auzoaren mugikortasunari buruz hitz egiteko. Igogailu horren eraikuntza 2023-2027 Agintaldi Planean jasota dago, eta udal-arduradunek otsailaren 16an egin zen Auzo Batzarrean aurkeztu zuten proiektua, herriko auzo guztietan egin den bilera-txandaren barruan. Batzar horretan, Igantziko bizilagunek alkatearekin eta zinegotziekin partekatu zituzten proiektuaren inguruko … Jarraipena

Errenteriako Udalaren adierazpen instituzionala ekainaren 28a, LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta

55 urte igaro dira New Yorkeko Stonewalleko gertaeretatik. Testuinguru hartan, lesbianak, gayak, bisexualak, trans eta trabestiak poliziaren etengabeko jazarpen eta xantaien aurka matxinatu ziren, eta, hala, data hori LGTBI+ borrokaren mugarri bihurtu. Gertaera horien ondorioz, nazioarteko mugimendua sortu zen, LGTBI+ pertsonen eskubideak onartzearen aldekoa, eta 1970etik ospatzen da efemeride hori. Egun honek, ekainaren 28ak, aniztasunean … Jarraipena

Udalbatzaren ohiko osoko bilkura bihar izango da

Bihar, asteartea, 18:30ean, Udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da. Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan: https://errenteria.eus/udalbatza/ Hau da saioaren gai zerrenda: 1. 2024ko maiatzaren 28ko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea. 2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 1420.etik … Jarraipena

Fanderiako Auzo Batzarra egingo dute datorren ostegunean

Aurrera doaz Auzo Batzarrak eta datorren astean Fanderiaren txanda izango da. Bilera hauen bidez, auzotarren premia eta kezkak jasotzen ditu Udalak, baita agintaldi honetarako auzo horietan garatu asmo dituen proiektuak azaldu ere. Fanderiako Auzo Batzarra ekainaren 27an izango da, osteguna, 18:00etan, Auzo Elkartearen egoitzan. Bertan Aizpea Otaegi alkateak eta Bernar Lemos eta Yolanda Martin zinegotziek … Jarraipena

Madalenetan omenduko duten DYA elkarteko ordezkariei harrera egin diete udaletxean

Argazkian: atzean, alkatea eta udal taldeetako bozeramaileak; aurrean, Madalenetan omenduko duten DYA elkartearen ordezkariak Gaur eguerdian Madalenetan omenduko den DYA elkarteko ordezkariei harrera egin diete udaletxean alkateak eta udalbatza osatzen duten taldeetako ordezkariek. Aurten, lehen aldiz, herritarrek proposatu eta hautatu dute Madalenetan omenduko den erakundea. Horretarako, lehenik eta behin, herrian erroldatutako edozein pertsonak, udalerriko agente … Jarraipena

Alaberga eta Erdialdeko Auzo Batzarrak egingo dituzte datorren astean

Aurrera doaz Auzo Batzarrak eta datorren astean Alaberga eta Erdialdearen txanda izango da. Bilera hauen bidez, auzotarren premia eta kezkak jasotzen ditu Udalak, baita agintaldi honetarako auzo horietan garatu asmo dituen proiektuak azaldu ere. Alabergako Auzo Batzarra ekainaren 19an izango da, asteazkena, 18:00etan, Arditurri Auzo Elkartean. Bertan Aizpea Otaegi alkateak eta Bernar Lemos eta Yolanda … Jarraipena

Datorren astelehenean hasiko da udako denboraldia Fanderiako eta Beraungo udal-igerilekuetan

Datorren astelehenean, ekainaren 17an, hasiko da udako denboraldia Fanderiako eta Beraungo udal-igerilekuetan, eta irailaren 8ra arte luzatuko da bietan. Errenteriako udal kirol instalazioetan abonaturik dauden bazkideek bi instalazio horietarako sarrera abonamenduaren barne dute. Era berean, instalazioetara sartu ahal izango da eguneko sarrerekin, 5 sarrerako bonuekin, eta udako denboraldian bi instalazioetara sartzeko aukera ematen duten bonu … Jarraipena

Galtzaraborda eta Iztieta-Ondartxoko Auzo Batzarrak egingo dituzte datorren astean

Eusko Legebiltzarrerako eta Europako Parlamenturako hauteskundeak zirela eta, egiteko falta ziren Auzo Batzarrak atzeratzea erabaki zuen Errenteriako Udalak. Behin horiek pasata, datorren astean berrabiaraziko ditu eta, hasteko, Galtzaraborda eta Iztieta-Ondartxoren txanda izango da. Bilera hauen bidez, auzotarren premia eta kezkak jasotzen ditu Udalak, baita agintaldi honetarako auzo horietan garatu asmo dituen proiektuak azaldu ere. Galtzarabordako … Jarraipena

Eusko Jaurlaritzak ontzat eman du Errenteriako Udalak egindako eskaera eta izapideak hasi ditu Errenteria, etxebizitzari dagokionez, eremu tentsionatu izendatzeko

Otsailean, Errenteriako Udala izan zen Eusko Jaurlaritzari Etxebizitza-Merkatu Tenkatuko Eremu izendatzeko eskatu zion lehen udalerria. Udalak gaur jakin du Eusko Jaurlaritzak ontzat eman duela Errenteria, etxebizitzari dagokionez, eremu tentsionatu izendatzeko Errenteriako udalak otsailean aurkeztutako eskaera. Jaurlaritzaren agindu honekin, datozen egunetan, herritarrek eta eragileek aukera izango dute agindu horri alegazioak egiteko. Eta dauden alegazioak kontuan hartuta … Jarraipena

Iztieta eta Altzate lotuko dituen zubi berriaren obrek afekzioak eragingo dituzte bihar hasi eta astelehena bitartean

Oiartzun ibaiaren gaineko metalezko zubi berriaren muntaketak, Iztieta pasealekua Irun kalearen parean eta Altzate lotuko duenak, oinezkoei eta ibilgailuei eragingo die bihar, maiatzaren 30ean, 00:01ean hasi eta astelehena, ekainaren 3a, 23:59 arte. Zubi hori muntatzeko, 650 tonako garabi autopropultsatu bat jarri behar da. Zubiaren tamaina eta pisua direla eta, garabiak kontrapisu guztiak beharko ditu maniobra … Jarraipena