Udal Artxiboak bildu eta zaindu egiten ditu historian zehar udalerrian sortu eta jasotzen diren dokumentuak, tartean udalaren funtzio administratiboaren ondorioz sortutakoak. Hiru dira artxiboaren helburuak: dokumentuak kontserbatzea, artxiboan dauden funtsak deskribatzea eta bertako dokumentu-ondarea hedatzea, nahierara eta doan, ikertzaile nahiz erabiltzaileen eskura jartzeko, artxiboa ikasgune ez ezik, kulturaren eta historiaren hedagune ere bilaka dadin.

Artxiboak honako zerbitzuak eskaintzen ditu:

  • Informazio orokorra: artxiboko langileek aholkularitza zerbitzua ematen dute artxiboan dauden funtsetan dokumentuak bilatu eta aurkitzeko.
  • Dokumentuen kontsultan laguntza: kontsulta-gelako funtsetako dokumentuetara zuzenean sartzeko laguntza ematen diete artxiboko langileek herritarrei.
  • Dokumentuen erreprodukzioa: Udaleko azpisail honek dokumentuen kopiak egiten ditu: fotokopiak eta irudi digitalak, ordainpekoak eta indarrean dagoen araudiaren arabera.
  • Liburutegi espezializatua: Udal artxiboak liburutegi bat du, artxibologian eta herriko historian nahiz erakundeetan espezializatua.
  • Administrazio eta herritarrentzako zerbitzuak: azpisail honek mailegu administratibo zerbitzua eskaintzen die erakunde ekoizleei eta baita aurrekari juridiko-administratiboak bilatu eta kopiatu nahi duten administrazioei zein herritarrei.
  • Maileguak: Artxiboaren dokumentu-funtsen mailegutza eskaintzen dute erakusketetarako (aurretik baimendutakoak).
  • Kultura eta Hezkuntza arloetako jarduerak: Udaleko azpisail honek erakusketak, bisita gidatuak, hitzaldiak eta ikastaroak antolatzeko aukera eskaintzen du. Bestalde, Artxiboak jarduera kulturalak antolatzen ditu, beste erakunde batzuekin batera.

Kontsultak: izaera publikoa duen artxibo-funtsa. Sarrera librea, uztailaren 3ko Euskal Kultur Ondareari buruzko 7/1990 Legeak eta indarrean dagoen gainerako legediak aurreikusitako mugak kontuan harturik.
**Udal artxiboa zabalik dago astelehenetik ostiralera, 8:00etatik-14:00ak arte (agiritegia itxi aurreko azkeneko ordu erdian ez da dokumenturik zerbitzatuko)

Errenteriako Udaletxea

Herriko plaza, z/g

    • 08:00 - 14:00