Emakumeak: topaketak eta gizartean parte- hartzea helburu izenarekin hasi zen programa 1983-84 ikasturtean sortu zen. Denbora libre asko izan eta ekintzak egiteko aukera askorik ez zuten emakumeen beharrei erantzuna ematea zuen helburu.

Hasiera bi taldek eman bazioten ere, lehenagotik elkartzen ziren zenbait talde edo ekintza honetan parte hartzea interesgarri ikusi zuten beste batzuk ere hurbildu, eta parte hartzen hasi ziren. Guztira 11 talde osatu ziren, eta partaideak mila emakume baino gehiago dira.

Denboraren poderioz, programaren forma eta egitura aldatu egin dira poliki-poliki, moldatzen joateko egoera berrietara, eta baita askotariko errealitate, interes eta gaitasunetara ere. 2004tik aurrera talde guztiak autogestionatzen hasi ziren eta dirulaguntzak emateko irizpideak bateratu ziren. 2011n programa hori Berdintasun azpisailera pasatu zen eta dirulaguntza jasotzeko puntuazio irizpideetan ekintzen edukien inguruko irizpideak txertatu ziren.

Programaren helburuak:

  • Emakumeek erreferentziazko eta autogestionatutako espazio propioa izatea.
  • Emakumeek emakume izateagatik bizi dituzten desberdinkeria egoeren kontziente izatea.
  • Emakumeen ahalduntzea bultzatzea. Hau da, bizitzarako estrategikoak diren erabakiak hartzeko gaitasuna zabaltzea.
  • Emakumeen elkarte, emakume norbanako eta elkarte feministen arteko sareak sortzea .
  • Emakumeen arteko sororitatea bultzatzea, hau da, laguntasuna, ahizpatasuna, berdin bezala kontsideratu eta elkartu daitezen.
  • Emakumeen parte-hartze soziala eta politikoa bultzatu

Dirulaguntza lerroa.

2023-2024 ikasturtea

Izena ematea elkarte bakoitzean egingo da irailaren 19an, 20an eta 21ean 17:00etatik 19:00etara eta ikastaroetan parte hartzeko matrikula ordaindu beharko da. Kuota elkarte bakoitzak jarritakoa izango da.

2023-2024 ikasturteko programazioa kontsultagai, hemen.