Koldo Mitxelena Ikerketa Beka

Errenteriako Udalak, UEUrekin (Udako Euskal Unibertsitatea) hirugarren aldiz lankidetzan, Koldo Mitxelena Ikerketa Bekaren XVI. edizioa deitu du, 2018ko deialdian berritutako helburuei eutsiz: euskarazko ikerketa sustatzea, emakumeek egindako ikerketa bultzatzea, Errenteriako udalerriari buruzko ezagutza areagotzea eta bekaren izena daraman filologoa omentzea.

Ikergai zehatza deialdi bakoitzean erabakitzen da, beti ere giza- eta gizarte-zientzien alorrean, eta 2022ko deialdian honako hau izango da: LGTBI+

Oinarriak hemen.

2022ko Koldo Mitxelena XVI. Ikerketa Beka eman zaie Uxue Díez Guiral (zuzendaria), Maite Azabal Gallego, Ane Fernández Trigo eta Aitor Narbarte Álvarez ikertzaleei, “#Kuirorartxibobizia” izeneko proiektua gauzatzeko.

Ekainak 10

1979ko ekainaren 10ean, zerbitzuz kanpo zegoen Antonio Caba Laguna polizia nazionalak Vicente Vadillo Santamaría “Francis” hil zuen aurpegian tiro eginda. Gertakaria Errenteriako Iztieta auzoko Apolo diskotekan gertatu zen. 5 hilabete baino ez ziren homosexualitatea zigorgabetua zenetik.

Hilketa hura salatzeko, bai Errenterian, baita Donostian ere egin ziren mobilizazioak oso jendetsuak izan ziren eta mugarri bihurtu ziren Euskal Herriko LGTBI+ eskubideen aldeko mugimenduaren historian.

Auzotarren eta herritar anonimoen oroimenak eta EHGAMen bueltako kideenak eutsi zion hurrengo hamarkadetan Francisen hilketaren memoriari. 90. hamarkadaren amaieran egin zion EHGAMek omenaldia Iztietan bertan, Apolo dantzalekua zegoen tokian plaka bat jarriz, eta 2004ean udalarekin lankidetzan jarri zen oroitarria Patxikuko kanpa bezala ezagutzen dugun Txirrita Parkean.

Hamar urte beranduago, 2014an ekin zitzaion ‘Francis gogoan zaitugu’ lelopean, oroitarriarekin batera, Iztieta auzoan, Homofobiaren Aurkako Zebrabidea ortzadar banderaren koloreekin margotzeari.

Kartela

Oarso aldizkaria

Kale-izendegia

2012ko irailaren 29an Gaztaino auzoko kalearen izendapena aldatu eta ALTXU KALEA jarri zitzaion, Xanti Vicente Altxu auzotarraren omenez.