Gazteria azpisailaren helburu nagusia da haur eta gazteak ahalduntzea bultzatzea eta herriaren eraikuntzan subjektu aktibo bilakatzea. Horretaz gain, azpisail honek honako zerbitzu hauek kudeatzen ditu: ludotekak, gaztelekuak, udalekuak, Errege magoen desfilearen antolaketa, herriko gazte elkarteentzako urteko diru-laguntzen deialdia eta zerikusia duten hainbat jarduera: jardunaldiak, ekitaldiakā€¦

Horretarako adin tarteen arabera zenbait erronka ditu:

  • Haurrak (0-12 urte): herri seguru eta hezitzailea eraikitzea, herria jolasgune izatea eta mugitzeko autonomia hobetzea.

  • Nerabeak (13-17 urte): harremanetarako espazioak sortzea eta garapen pertsonal osasuntsurako tresnak eskaintzea. Horretarako sektore anitzen arteko harremana handitu eta elkar ezagutza sustatzea, eta bizitza eta osasuna erdigunean jartzea formazio, aholkularitza zerbitzu edo dinamiken bidez.

  • Gazteak (18-30 urte): emantzipazio prozesua modu osasuntsu eta duinean garatzeko politikak bideratzea. Horretarako etxebizitza eskubidea bermatua izateko politikak garatzea eta lan duina izateko baldintzak sortzea.

Ā·

Merkatuzar

Goiko Kalea, 1