Giza Baliabideak
Giza Baliabideetako azpi-saila arduratzen da udaleko langilegoarekin harremana duten gaien kudeaketaz, udaleko sail eta azpi-sail ezberdinetako langile beharrei erantzun eta udaleko zerbitzu publikoak modu eraginkor batean eman daitezen.
Azpisailak, besteak beste, hurrengo eremuetan jarduten du: udal jarduera bermatzeko erakundeak behar dituen langileen kontratazioa, langileen lan baldintzak kudeatzea eta enplegurako hainbat neurri zehaztea. Hauek dira sail honen egitekoak:
- Udaleko plantila eta lanpostuen zerrenda osatzen du sailak.
- Lan eskaintza publikoa eta hautapen prozesuak beharrezkoak direnean prestatu eta egikartzen ditu.
- Pertsonalaren kudeaketari dagozkion ekintzak gauzaten ditu, hala nola, nominen aseguru sozialen ordainketa, lizentziak, ordainsariak, eta abarrekoen kudeaketa… Lan arriskuen prebentzioa eta zerbitzu medikua ere alor honi dagozkio.
- Zerbitzuen gaurkotzerako udal langileen formakuntza ekintzak antolatzen ditu.
- Langileen ordezkariekin harremanak eta lan baldintzen negoziazio kolektiboa bere gain hartzen ditu sailak.
- Enplegua sustatzeko eta udalaren hainbat jarduera sendotzeko enplegu planak prestatzen ditu giza Baliabideetako alorrak.
Errenteriako Udaletxea
Herriko plaza, z/g