Hauteskunde erroldaren inguruko informazioa

Hauteskundeetarako indarrean dagoen hautesle-errolda otsailaren 1ean itxitakoa da, zeinak 2024ko urtarrilaren 30era arte izandako mugimenduak jasotzen dituen jatorrizko erregistroetan.

Apirilaren 22tik 29ra (biak barne) jendaurrean egongo dira hautesle-erroldako zerrendak, erreklamazioak egin ahal izateko. Zerrenda horiek erabiliko dira ekainaren 9ko Europar Parlamenturako hauteskundeetarako.

  • Hauteskunde errolda internet bidez kontsultatzeko

INE-ren webgunean kontsulta dezakezu zure izena hauteskunde erroldan txertatuta dagoen.  Horretarako beharrezkoa izango duzu identifikazio telematikorako ziurtagiri balekoren bat.

Erreklamaziorik telematikoki egin behar izatekotan gune honetan egin apirilaren 22tik 29ra biak barne. Kasu honetan ere beharrezkoa izango duzu identifikazio telematikorako ziurtagiri balekoren bat.

  • Hauteskunde errolda presentzialki kontsultatzeko jarraibideak

Zerrenda horiek kontsultatzea zein akatsen zuzenketa Udaleko ZU! Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan ere egin ahal izango da, astelehenetik ostiralera.