Hauteskunde mahaietako kideen inguruko informazioa

Ekainaren 9ko hauteskunde-mahaietarako kideak izendatzeko zozketa publikoa

Maiatzaren 10ean egin da zozketa publikoa Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan, ekainaren 9an egingo diren Europar Parlamenturako Hauteskundeetarako hauteskunde-mahaietako kideak izendatzeko.

Hautesleek hauteskunde-mahaietarako kide gisa izendatuak izan diren kontsultatu ahal izango dute maiatzaren 10etik aurrera.