Hauteskundeetarako indarrean dagoen hautesle-errolda abenduaren 1ean itxitakoa da, zeinak 2023ko azaroaren 29ra arte izandako mugimenduak jasotzen dituen jatorrizko erregistroetan.

Martxoaren 04etik 11ra (biak barne) jendaurrean egongo dira hautesle-erroldako zerrendak, erreklamazioak egin ahal izateko. Zerrenda horiek erabiliko dira apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako.

  • Hauteskunde errolda internet bidez kontsultatzeko

INE-ren webgunean kontsulta dezakezu zure izena hauteskunde erroldan txertatuta dagoen.  Horretarako beharrezkoa izango duzu identifikazio telematikorako ziurtagiri balekoren bat.

Erreklamaziorik telematikoki egin behar izatekotan gune honetan egin martxoaren 04tik 11ra biak barne. Kasu honetan ere beharrezkoa izango duzu identifikazio telematikorako ziurtagiri balekoren bat.

  • Hauteskunde errolda presentzialki kontsultatzeko jarraibideak

Hurrengo Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako hautesle-erroldako zerrendak egiaztatzeko epea 2024ko martxoaren 04tik 11ra bitartekoa izango da (biak barne). Zerrenda horiek kontsultatzea zein akatsen zuzenketa Udaleko ZU! Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan ere egin ahal izango da, astelehenetik ostiralera.