Hauteskundeen inguruko informazio orokorra

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen deialdia 2024

Deialdiaren testua irakurri hemen.

Nork bozka dezake?

Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan botoa emateko, beharrezkoa da EAEko herritarraren izaera politikoa izatea (alegia, EAEko udalerri batean erroldatua egotea), 18 urte edo gehiago izatea, Espainiako nazionalitatea izatea eta EAEko hautesle-erroldan agertzea.

Honako hauek osatzen dute hautesle-errolda:

  • EAEn bizi diren hautesle espainarrek (CER)
  • Atzerrian bizi diren eta EAEn inskribitua dauden hautesle espapiniarrek (CERA)

Euskoa Legebiltzarrerako Hauteskundeetan atzerritarrek ezin dute botorik eman.

Hauteslearen dokumentu egiaztatzailea:

  • NAN
  • Pasaportea
  • Gidabaimena

Horiek iraungita egonda ere botoa emateko baliozkotzat joko dira.

Indarreko errolda

2024ko apirilaren 21ean egitekoak diren hauteskundeetarako 2023ko abenduaren 1ean itxitako errolda erabiliko da. Errolda horretan jasota daude udalei, kontsulatuei eta erregistro zibilei azaroaren 29ra arte egindako eta jakinarazitako mugimenduak. Onartzen diren erreklamazio guztiak gehituko zaizkio errolda horri.

Hautesle-errolda jendaurrean dagoen bitartean, zerrendetan ez dagoen edo oker inskribatuta dagoen orok zerrendatik kanpo geratzearen kontrako erreklamazioa aurkez dezake, eta zerrendetan dagoen baina egon behar ez lukeen orok, zerrendetan egotearen kontrakoa. Horrez gain, Gipuzkoa barruko bizileku-aldaketengatiko erreklamazioak ere aurkez daitezke, lurralde historikoak baitira hauteskunde hauetarako barrutiak.

Informazioa:
Hautesle Erroldaren Bulegoak
Telefono zenbakiak.: 943327682/80/81

Posta bidezko botoa

EAEn bizi diren hautesleak:

Eskatzeko epea: otsailaren 27tik apirilaren 11ra.

Eskatzeko lekua:
a) Postetxeetan.
b) Estatistikako Institutu Nazionalaren (INE) webgunean: eskabide bat sortuko da, eta hori bete, inprimitu eta
sinatu behar duzu, eta postetxe batera eraman.
c) Online: Correos-en webgunean, ziurtagiri digitala erabilita.

Atzerrian bizi diren hautesleen botoa:

Hautesle Erroldaren Bulegoak bidaliko die dokumentazioa. Informazio gehiago, hemen.

Hauteskunde propaganda bidaltzea

Hautagai-zerrendetako ordezkariei boto-emaileen erroldaren kopiak ematen zaizkie, hauteskunde propaganda bidalketak postaz egin ditzaten. Hautesle Zerrenda horretan dagoen edozein pertsonak kopia horietatik kentzea edo bertan sartzea eska dezake. Kentzea berariaz adierazten ez badu, bidalketen barruan egongo da.

Eskaera Hautesle Erroldaren Bulegoan (Jose Maria Soroa 23), bere egoitza elektronikoan edota Udalean Zu zerbitzuan eska daiteke inprimaki hau betez.

Eskaerak edozein momentutan aurkez daitezke eta hurrengo hauteskunde guztietan izango du eragina. Oraingo hauteskundeetako propaganda ez jasotzeko, eskaerak egiteko epea martxoaren 11an amaituko da.

Hauteskundeei buruzko informazioa, esteka interesgarriak:

https://www.euskadi.eus/elecciones-parlamento-vasco-2024-inicio/web01-a3haup24/es/
https://www.euskadi.eus/web01-a2haukon/es/contenidos/informacion/w_lg_indice/es_def/index.shtml
https://www.ine.es/
https://infoelectoral.interior.gob.es/es/inicio/