Errenteriako Ereintza IX Tenis Opena- Madalen Sariaren Finalak

Ereintza Eskubaloi Taldeak, Errenteriako Udal Kirol Departamentuaren eta ATGren (Gipuzkoako Tenis zaleen) laguntzarekin, ERRENTERIA-MADALEN SARIAREN IX. EREINTZA TENIS IREKIA antolatu du maiatzean, ekainean eta uztailean, eta harrera bikaina izan du tenisaren zaleen artean.

Guztira, Gipuzkoa osotik etorritako 35 tenislarik hartu dute parte, eta hilabete hauetan zehar Beraungo pista tenis-zaleen gune bilakatu da probintzia mailan.

Txapelketa 5 jokalariko 4 taldetan eta lau jokalariko beste 4 taldetan antolatu zen. Lehen fasean multzo bereko tenislariek elkarren aurka jokatu zuten eta multzo bakoitzeko sailkapena lortu ondoren bigarren fasea jokatu zen eta kanporaketa zuzenetan euren artean jokatu zuten.

Laugarren sailkatuen arteko finalean, Gabriel Zubillagak, Iñigo Perez etxekoen aurka jokatu zuen, eta Iñigok argi utzi zuen bere jokoak hobera egiten jarraitzen duela urtez urte, eta Gabriel estu eta larri jarri zuen, eskarmentu eta kalitate handiko jokalaria, 6-3 eta 6-4ko emaitzarekin gainditu zuena.

Emilio Astier eta Félix Calvo hirugarren sailkatuen arteko finala Torneoaren partidarik lehiatuenetako bat izan zen eta lehenengoa hirugarren setean erabaki zuen 6-4, 2-6 eta 6-3ko emaitzarekin.

Bigarren sailkatuen arteko finala Jon Fernandezek eta Juan Lasak jokatu zuten. Lehenengoak garaipena lortu zuen 6-4 eta 7-5 berdindutako partidan.

Azkenik, uztailaren 28an Gaizka Adurizek eta Adur Lekuonak jokatu zuten 1. mailako final handia aipatu behar dugu. Adur, pronostiko guztiak hautsiz, finalera lehen aldiz iritsi zen zirkuituan kontsakratutako tenislariak garaituz. Finalerdietan Raul Ramos gainditu behar izan zuen, zirkuituan erreferentziazko tenislaria eta Txapelketako irabazlea eta finalista hainbat aldiz. Bi tenislariek erakutsi zuten onenak zirela, Gaizkak, Inko Mujika gainditu baitzuen finalerdietan.

Finala giro ezin hobean egin zen eta Adur tenislariaren harmailetan jarraitzaile gehienak izan ziren, baina ez zen nahikoa izan garaipena lortzeko eta bien arteko partida oso on batean Gaizka 6-1 eta 6-3 nagusitu zen.

Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete Txapelketa antolatzen lagundu duten guztiei, tenislariei eta publiko orokorrari, eta datorren urtera arte agurtuko dira.