Ogasuna eta Garapen Ekonomikoa saila arduratzen da Errenteriako Udalaren baliabide ekonomikoak planifikatzeaz eta modu eraginkorrean kudeatzeaz.

Sail honek lau esparru nagusitan garatzen du bere lana:

  • Kontabilitatea, administrazioa eta zergen ikuskaritza: zerbitzu hau udal aurrekontuaz eta ondare kontabilitatearen kudeaketaz, ordenantza fiskalez, plan ekonomiko finantziarioez, kreditu eta finantza eragiketez, organismo autonomo eta sozietate publikoen jarraipen ekonomikoaz eta barne kontrolaz eta ikuskaritzaz arduratzen da.
  • Diruzaintza: zerbitzu honetako langileek dute honako betebehar hauen ardura: udal funtsen zaintza eta erabilera; banku kontu, balore eta gordailuen kontrola; ordainketa eta sarreren planifikazioa eta fidantza eta bermeen kudeaketa.
  • Udal zergak: sail hau arduratzen da sarrerei buruzko politika orokorraren analisiaz eta diseinuaz; zerga araudia lantzeaz, proposatzeaz eta interpretatzeaz eta errolda fiskalaren zein zergadunen kudeaketaz.
  • Diru bilketa: Ogasuna eta Garapen Ekonomikoa sailaren ardurapean daude udal zerga, tasa eta prezio publikoen bilketa, isunen bilketa eta ordainketen geroratzea, zatitzea, eta konpentsazioak ere.

Errenteriako Udaletxea

Herriko plaza, z/g