Pontikako garajeak (Villas Viaducto)
- (2024/05/31) 2024/05/27an egindako zozketaren emaitzak. (Zerrendak)
(2024/05/31) Zozketa zerrendaren AZALPENAK
Zozketa: 2024ko maiatzaren 27an 12:00etan, Merkatuzar eraikineko 1.go solairuan dagoen Jose Luis Caso Aretoan.
(Zozketaren argibideak)
Zuzentzeko epea: 2024ko apirilaren 15etik apirilaren 26ra (Biak barne)
- (2024/02/02) 23 Arean – Villas Viaducto – dagoen aparkalekuko garaje-plazaren eskabideak aurkezteko epea zabalik dago martxoaren 4a arte.
—————————————————————————————————–
Aipatutako aparkalekuak autoentzako 97 leku eta motorrentzako 6 leku ditu:
Plazak emakidan: 31 plaza (1 desgaitasuna duten pertsonentzat). Iraupena: 50 urte.
Alokairuko plazak (autoak): 66 plaza (2 desgaituentzat). Iraupena: 4 urte.
Alokairuko plazak (motorrak): 6 plaza. Iraupena: 4 urte.
Aparkalekuen prezioak hurrengo hauek dira:
50 urterako emakida bidezko plaza bat eskuratzeko prezioa: 17.545 euro (BEZa barne), gehi hiruhileko bakoitzeko 50 euroko mantentze-kuota.
Kotxeentzako lau urterako aldi baterako plazen prezioa: 55 euro hilean eta 75 euroko fidantza.
Motorrentzako lau urterako aldi baterako plazen prezioa: 25 euro hilean.
Prezioa urtero eguneratuko da osoko bilkuraren akordio bidez, lurpeko aparkalekuei dagozkien gainerako prezioekin batera.
Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturaleko izango da, iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Prozesuan parte hartzeko, eskaera dagokion moduan beteta eta sinatuta aurkeztu beharko da, baita interesdunaren NAN kopia ere. Gainerako baldintzak ofizioz egiaztatuko dira, desgaitasun-mailaren ziurtagiria izan ezik, hori aurkeztu egin beharko baita.
Pertsona juridikoek modu telematikoan egin beharko dituzte eskerak, udalaren egoitza elektronikoan dagoen erregistro elektronikoaren bitartez (www.errenteria.eus).
Zalantzak argitzeko eta informazioa jasotzeko erabilgarri egongo dira hurrengo baliabideak:
-Telefonoa: 943 44 95 88
-Helbide elektronikoa: eskaerakpontika@errenteria.eus
Galtzarabordako aparkalekuak
Parke eta Urdaburu kaleetako aparkalekuak
Errenteriako Udalak kontzesioan eskaini nahi dizkie herritarrei Galtzaraborda auzoko garaje berriak. Guztira 111 aparkaleku, bi eraikinetan banatuta.
Lehenengo eraikinak 2 solairu ditu eta Parke kalean du sarrera. Bertan 58 toki daude, irekiak denak. Bigarrenak, berriz, 53 aparkaleku biltzen ditu 3 solairutan banatuta eta Urdaburu kalean du sarrera.
Kasu honetan garajeak irekiak eta itxiak dira.
Udalak, egungo egoera ekonomikoa kontuan hartuta, aurreikusitako prezioak egokitu eta nabarmen jaitsi ditu herritarrek eurak eskuratzeko aukera izan dezaten: 11.600 eurotik aurrera (+BEZa) lor daitezke aparkalekuak.
Informazio gehiago nahi duenak Errenteriako Udalera jo dezakete edo 943 449 600 telefono zenbakira deitu.
Aldi baterako aparkalekuak