Errenteriako emakumeen memoria
Errenteriako emakumeen aztarnak berreskuratzeko lanketak martxan jarri dira azken urteetan, eredugarri edo erreferente izango diren emakumeak ikusarazteko helburuarekin.
Mariasun Landa sariak
Sari hauen xedea da gizarteko arlo ugaritan (kultura, hezkuntza, kirola, enplegua, etab.) emakumeek gure herriari egindako ekarpenaren berri emango duten idazlanak sustatu, aitortu eta saritzea. Sari horien bidez, emakumeek egindako ekarpena ikusarazi nahi dute Udalak eta Berdintasun Kontseiluak, eta horrela, herri-kronika osatu.
Sariak urtero jartzen dira martxan eta bi sari daude:
- Emakumeen begiradarik onena
- Emakumeei begiradarik onena
Idazlanak aurkezteko epea: 2024-01-26
2024koa hamalaugarren edizioa izango da eta urte hauetan guztietan jaso diren lanen ondorioz hainbat lanketa abiatu dira.
Berreskuratutako emakumeak – sariak Oarso aldizkaria
Mariasun Landa Sariketako lan irabazleak urtero argitaratzen dira Oarso aldizkarian. Argitalpenaren zenbaki guztiak hemen daude ikusgai.
Errenteriako emakumeen aztarnak: narrazioak
‘Errenteriako emakumeen aztarnak: narrazioak’ bilduma ilustratua 2018an argitaratu zen, Idoia Beratarbideren ilustrazioekin eta aurreko zortzi edizioetan jaso ziren hainbat testurekin.
Guztira 23 lan jaso dira liburuan, 25 emakumeren bizitzaz hitz egiten dutenak. Egileei dagokienean 22 egile dira, horietatik 6 gizonezkoak eta 16 emakumezkoak.
Bilduma paperean Emakumeen Etxean eskura daiteke.
Bisita gidatua
EmakumeEKIN: gizarteko arlo ugaritan Errenteriako emakumeek egindako ekarpenak ezagutzeko 13 urtetik gorakoei zuzendutako bisita gidatua. (2 ordu).
Joxepa Antoni Aranberri Xenpelar
Ikerketa hau Elixabete Perez Gazteluk egin du Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak egindako eskaerari erantzunez. Bertan Joxepa Antoni Aranberri bertsolariaren bizitza eta lana jasotzen da. Ikerketa osoa eskuragarri duzu:
Ikerketa honen ondorioz, unitate didaktikoa sortu zen eta urtero herriko ikasleekin lantzen da.
Emakumeak industrializazioan
Emakumeen aztarnen mapa Errenteriako prozesu industrialean
Egitasmo honek XIX. mendetik 1975era arte emakumeek garapen industrialari egin zioten ekarpena jaso nahi du.
BILDUMA: 27. zk. (2015)
Agustina Otaola eta erraketistak
2015eko uztailean Fanderiako frontoiari “Agustina Otaola, Raketista Profesionala” jarri zitzaion. Agustina Otaola Zapiaine (Errenteria, Gipuzkoa,1931) euskal erraketista profesionala izan zen 26 urtez. Frontoiari bere izena jartzea Otaolaren ibilbideari errekonozimendua egiteko modu bat izan da. Gainera, emakumeek egindako kirola ikusarazten lagundu du, kirol munduan oso gutxi baitira emakumeen erreferentziak, eta ospe handia izan duen eta gehienbat emakumeek jokatu duten erraketaren kirol-diziplinari errekonozimendua egiten dio. |
Kale izendegia
Kaleen izendapenak badu eragina memoria historikoaren diskurtsoaren garapenean. Herriko kaleak izendatzerako orduan kontuan hartzen dira pertsona horiek egindako ekarpenak: ekarpen sozialak, kulturalak, zientifikoak edota historikoak.
Errenteriako kale izendegia aztertuta, hau da aurkitu duguna:
Emakume izena duten 5 kale daude herri osoan; gizon izena dutenak berriz, 49 kale dira.
Era berean, emakume-kale horien izendapenak aztertuz gero, ikusten da emakumeen rol eta kulturalki ezarritako estereotipoen isla direla.
Emakume izena duten 5 kale horietatik hiruk, bi emakume santu gogorarazten dituzte (Santa Klara eta Santa Maria), batek erreginaren neskamea oroitzen du (Maria de Lezo), eta beste batek politikari bati egiten dio aitortza (Dolores Ibarruri).
Gizon izena dutenetan ordea, badira zientzialariak, historialariak, politikariak, apaizak, musikariak, margolariak…
Emakume politikari baten izena hartu duen kale bakarra dago, Dolores Ibarruri zumardia.