Eskola feminista
Hausnarketarako, autonomia indartzeko, sareak sortzeko, emakumeak beren eskubideen jabe egiteko, pertsonalki eta kolektibo modura eraldaketa sozialean parte hartzeko, bizitzari aurre egiteko indarra eta konfiantza izateko… espazioa izan nahi du Eskola Feministak.
Azken buruan, eskolaren asmoa da emakumeen partaidetza eta ahalduntzea sendotzea eta gizarte justu, anitz eta osoago bat lortzeko bidean urratsak bultzatzea.
Emakumeontzako topaketa, prestakuntza eta hausnarketa gunera hurbil zaitezen gonbidatu nahi zaitugu. Animatu, zure zain gaude!
Eskola Feministan interneten bidez izena eman nahi baduzu hemen egin daiteke.
Aurrez aurre egitea nahiago baduzu Zu! Zure Udala Arreta Zerbitzuan
Era berean, informazio gehiago jasotzeko, Errenteriako Emakumeen Etxera jo.
Izena emateko epea: otsailaren 16tik 26ra arte.
Ikastaroak
1. Emakumeak, berrexistentzia
2. Munduko emakumeen literatura
3. Jakintzen trukea
4. Emakumeen arteko kantua berreskuratzen
5. Batukada feminista
Udaberriko tailerrak
1. Autodefentsa feminista (hastapena )
2. Etxeko konponketen tailerra
3. Ederki zahartzea: eutsi zure ametsei
4. Eta zu, nola komunikatzen zara? Berdintasunean erlazionatzeko trebetasunak
5. Twerk (Booty dance) tailerra
Jabekuntza taldeak
Indarkeriarik gabeko bizitzaren aldeko emakumeen gunea
Indarkeria matxistei aurre egiten dieten edo aurre egin dieten emakumeen talde-espazioa. Autolaguntzako talde bat da, askapenaren hainbat gakotatik indarkeriari irtenbidea bilatzen diona: beldurrak, tristurak, erruak eta isolamendua partekatuz.
Helburua da norberaren indarrarekin berriro konektatzea; gertatzen zaiguna ulertzea, alaitasunarekin konektatzea, norberaren gorputza zaintzea, desioekiko lotura eta, taldearen laguntzari esker, indarkeriarik gabeko bizitza bizitzen laguntzea.
Informazio zehatzago bideo honetan
Dinamizatzailea: Clara Wolfram
Asteazkenetan · 17:30-19:30
Ele bitan
* Pasaiako, Oiartzungo eta Lezoko udalekin batera sortutako espazioa da
Emakume zaintzaileentzako topagunea
Dinamizatzailea: Txelo Berra
Astearteetan · 16:00-18:00
Emakumeen Etxean
Gaztelaniaz
Emagune. Jatorri ezberdineko emakumeen topaketa.
Hainbat jatorritako emakumeentzako talde-espazioa, berdintasun-sareak sortu, partekatu, elkarrekin bizi eta indartu ahal izateko eta gure kultura-aniztasunari balioa emateko.
Helburu nagusia emakumeen ahalduntze indibiduala eta komunitarioa da, gure osasuna eta ongizatea hobetzeko balioko digutena.
Horretarako, gorputzaren kontzientzia landuko da hainbat teknikaren bidez, hala nola arnasketa, erlaxazioa, dantza; eta norbanakoaren eta taldearen kontzientzia hitzaren bidez, gure bizipenak, beharrak, gogoetak eta abar partekatuz.
Dinamizatzailea: Olatz Amalur de los Santos eta Ana Murcia, Emabira Elkartea.
Astelehenetan, astebete goizez, astebete arratsaldez
Lehenengo saioak:
Urriak 9, 10:30-12:30
Urriak 16, 17:00-19:00
Emakumeen Etxean
Gaztelania
Euskaraz
Inglesez
Frantsesez
* Kultur Aniztasuna, Giza Eskubideak eta Garapenerako Lankidetza sailarekin batera sortutako espazioa
Proposamenak
Eskola Feministaren eskaintza urtean bi aldiz argitaratzen da: irailean (udazkeneko eskaintza) eta otsailean (udaberriko eskaintza).
Urtean zehar proposamen ezberdinak jasotzen dira eta antzemandako beharren arabera eta antolaketa-gaitasunaren arabera programazioa osatzen da, Berdintasun Kontseiluarekin batera.
Ikastaroak, tailerrak eta taldeak martxan jartzeko hainbait irizpide jarraitzen dira; izan ere, Eskola Feministaren helburua ez da emakumeen bizi-kalitatea hobetzea soilik, ahalduntzerako ikuspegia izan behar dute. Pepa Bojóren arabera “Emakumeen ahalduntzea eraldaketa pertsonal eta sozialeko estrategia bat da, emakumeen eta gizonen arteko oreka eta berdintasuna erdiesteko desberdintasunaren kausak ikusgai eginez eta leheneratuz”
Eta ahalduntzerako ikuspegia izateko ondorengo osagaiak bildu behar dira:”
- Errealitatearen ikuspegi feminista bat garatzea: betaurreko moreak janztea.
- Baliabideak eta trebetasunak ikasteko eta autoritatea, duintasun pertsonala eta baliabide material, intelektual eta ideologikoen gaineko kontrola berreskuratzeko gaitasunak eskuratzea.
- Maila pertsonalean eta kolektiboan eraldatzea: emakumeen parte-hartze soziala handitzea eta autonomia handiagotzea.
Zure proposamena eta kurrikuluma bidali nahi badiguzu, email honetara bidali: eskolafeminista@errenteria.eus