Eskola feminista
Hausnarketarako, autonomia indartzeko, sareak sortzeko, emakumeak beren eskubideen jabe egiteko, pertsonalki eta kolektibo modura eraldaketa sozialean parte hartzeko, bizitzari aurre egiteko indarra eta konfiantza izateko… espazioa izan nahi du Eskola Feministak.
Azken buruan, eskolaren asmoa da emakumeen partaidetza eta ahalduntzea sendotzea eta gizarte justu, anitz eta osoago bat lortzeko bidean urratsak bultzatzea.
Emakumeontzako topaketa, prestakuntza eta hausnarketa gunera hurbil zaitezen gonbidatu nahi zaitugu. Animatu, zure zain gaude!
Izena ematea: Eskola Feministaren ikastaroetan edo taldeetan internet bidez izena ematea hemen egin daiteke. Era berean, informazio gehiago jasotzeko, Errenteriako Emakumeen Etxera jo
Neska gazteen txokoa
16 urtetik gorako neska gazteei zuzendutako espazioa da, eta ikuspegi feministatik lantzen dira hainbat tailer eta ikastaro.
Ausardia lortzeko, indartsu sentitzeko, neska gazteen artean elkar-ezagutu, esperientziak elkar-banatu eta elkar-babesteko.
Jabekuntza taldeak
Indarkeriarik gabeko bizitzaren aldeko emakumeen gunea
Indarkeriari aurre egiten ari zaizkion edo aurre egin dioten emakumeei zuzendutako gunea. Beldurra, tristura, errua, lotsa, isolamendua eta bestelakoekin lan egin eta, barrutik hasita, indarrarekin birkonektazeko tokia. Nola? Jabetze, kontzientzia hartze eta autozaintza (gorputza, burua, afektuak) proposamen anitz baten bidez.
Informazio zehatzago bideo honetan
Dinamizatzailea: Clara Wolfram
Asteazkenetan · 17:30-19:30
Ele bitan
* Pasaiako, Oiartzungo eta Lezoko udalekin batera sortutako espazioa da
Emakume zaintzaileentzako topagunea
Zaintzaren ideia identitate femeninoaren eraikuntzaren oinarrian dago. Elkargune honetan geure burua zaintzearen beharraz jabetuko gara, hobeto sentitzeko estrategiak landuko ditugu eta laguntza emozionalez betetako espazio bat sortuko dugu gure bizitza-kalitatea hobetzeko.
Dinamizatzailea: Txelo Berra
Astearteetan · 16:00-18:00
Emakumeen Etxean
Gaztelaniaz