Zer da?
Errenteriako Emakumeen Etxeak 16 urtetik gorako emakume guztientzako erreferentziazko gunea izatea du helburu; emakumeen topaketarako,
eztabaidarako eta gogoetarako eta baita emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko borrokaren erreferentzia-gunea izateko ere.
Helburuak
Erreferentzia, maila fisikoan zein sinbolikoan, eta erreferentzialtasun hori honako helburuekin lotuta eraikitzea proposatzen da:
- Formakuntza lantzeko eremua izatea, baita Errenteriako Ahalduntze Eskolaren erreferentziazko espazio izatea ere
- Kontzientzia feminista garatzeko eta aktibismo sozio-politikoa lantzeko eremua izatea.
- Emakumeen arteko harremanak, sareak eta lankidetzak sustatzeko tokia izatea.
- Indarkeria pairatzen duten edota haren kontra aktiboki lan egin nahi duten emakumeentzako hainbat baliabide eta dinamika eskainiko dituen gunea izatea.
- Emakumeen errealitatearen inguruko informazioa eta datuak jasotzeko garaian, erreferentziazko iturri izatea.
Baloreak
Emakumeen Etxea arnasgune, harrera-gune eta babestoki; emakume libreen eremu, anitza, feminista, laikoa, aktibista, askapen pertsonalerako eta indarkeriarik matxistarik gabekoa.
Emakumeen Etxea sortzeko prozesua
2016ko uztailetik abendura bitarte Errenteriako Udalak, Berdintasun Kontseiluarekin adostuta, parte-hartze prozesu bat abian jarri zuen Emakumeen Etxea sortzeko.
Emakumeen Etxea 2019ko martxoan ireki zen. Hemen martxoaren 23ko irekieraren festaren bideoa. |
Proiektua
2016 urtean Errenteriako Emakumeen Etxea izango zenaren proiektua parte-hartze prozesu baten bidez zehaztu zen.
Hau da prozesu horren memoria.
Emakumeen Etxearen memoria
2019-2020 ikasturtea
Hemen deskargatu dezakezu Emakumeen Etxearen memoria. 2019ko martxotik 2020ko uztailera.
Hemen deskargatu dezakezu Emakumeen Etxearen memoriaren laburpena. 2019ko martxotik 2020ko uztailera.
2020-2021 ikasturtea
Hemen deskargatu dezakezu Emakumeen Etxearen memoria. 2020ko irailetik 2021eko uztailera.
Hemen deskargatu dezakezu Emakumeen Etxearen memoriaren laburpena. 2020ko irailetik 2021eko uztailera.
Helbidea eta ordutegia
Helbidea
Emakumeen Etxea
Txirrita Parkea, zk.g.
943 449 630
emakumeenetxea@errenteria.eus
Ordutegia
9:00-13:00 Astelehen eta ostiraletan
16:00-20:00 Astearte, asteazken eta ostegunetan