Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Plan Integrala

Dokumentua ikusi (pdf)

 

Errenteriako oinezko eta bizikleta bidezko mugikortasun plana.

Plana ikusi

Oiartzun ibaiaren ingurunean jarduera fisikoa eta osasuna sustatzeko gida

Gida ikusi

Ibilbide osasungarriak

  • Hona lau hiri-ibilbide, ibiltzeko errazak, egingarriak eta osasungarriak pertsona guztientzat. Zapatilak jantzi besterik ez duzu behar.

Ibiltzen ohituta bazaude, gogora ezazu:

    • Bihotza sendoagoa izango duzu.
    •  Arteria tentsioa jaitsiko duzu.
    •  Kolesterol eta azukre mailak gutxituko dituzu.

Animatu zaitez! Aktiboago eta energia handiagorekin sentituko zara.

Eta, prestatu ditugun paseoak honakoak dira, orokorrean pertsona guztientzat zuzenduta daudenak:

Zure osasuna hobetzeko jarduera-agenda

Zure osasuna hobetu nahi duzu? Bizimodu aktiboagoa izan nahiko zenuke?

Agenda honetan jarduera fisikoaren eta aisialdi aktiboaren bitartez osasuna hobetzeko bederatzi jarduera proposatzen dizkizugu. Denentzako jarduerak daude: gazteak, nagusiak, emakumeak, desgaitasuna duten pertsonak, …

Jarduera hauen antolatzaileak dira Udaleko Kirol Saila, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailarekin elkarlanean, eta udalerriko hainbat eragile eta elkarte: Gurutze Gorria, Mindara, Club Atlético Renteria eta Beti-Bizkor erretiratu eta pentsiodunen elkartea. Erakunde hauek jarduera fisiko osasungarria eta aisialdi aktiboa sustatzeko tokiko sarearen partaide dira.