Udalak dei egiten die oraindik atxikitu ez diren herriko merkatariei bonuen kanpaina berrian izena eman dezaten

Atxikitzeko nahikoa da lehenbailehen bizi.errenteria.eus/atxikimendua web orriko formularioa betetzea. Errenteriako Udalak, COVID-19ren ondorio ekonomikoei aurre egiteko Talka- eta Suspertze-planaren baitan, udalerriaren eta herritarren suspertze ekonomikoan eragiteko abiatutako BIZI Errenteria programaren barnean, Erosketa Bonuen 2. Kanpaina egingo du laster. Uda partean gauzatu zen erosketa bonuen lehenbiziko kanpainan bezala, bonuak herriko etxe bakoitzean jasoko dira. Herritarrek ondasunak … Jarraipena

Azaroaren 25erako Errenteriako Udalaren erakunde adierazpena Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Eguna dela eta

COVID-19ren pandemiak gure bizitza eta komunitateak kolokan jarri ditu, pertsona guztien osasunari, segurtasunari, ongizateari eta komunitate-bizitzari erronka handia jarriz. Mundua ulertzeko eta bertan egoteko dugun modua aldatzen ari da. Konfinamenduak, mugimendu-murrizketek eta harreman-mugek agerian utzi dituzte, beren gordintasun osoz, indarkeria matxista mota desberdinei aurre egiten ari diren emakumeen egoera oso ahulak. Krisi-testuinguru guztiak, pandemia honekin … Jarraipena

2050 euro arteko dirulaguntza zuzena Errenteriako ostalaritzari

Itsaso Garaiar, Ostari; Aizpea Otaegi, Errenteriako alkatea; Eneko del Amo, Garapen Ekonomiko zinegotzia; eta Fernan Cuellar, Ostari. Errenteriako Udalak herriko ostalaritza sektoreari zuzendutako dirulaguntza zuzenak jarri ditu martxan. Azaroaren 10ean azaldu zen moduan, Covid-19aren ondorioz bizi duten egoera zaila dela eta, Udal talde politiko guztiek merkataritzari, ostalaritzari eta beste hainbat kolektibori laguntzeko Udalak hartutako 4 … Jarraipena

Udalak 600 inkesta egingo ditu herritarren artean, gogobetetze-maila eta beharrak ezagutzeko

Udalak azterlan bat egingo du, inkesta bidez, ezagutzeko herritarrek udalerriarekin, udal-gobernuarekin eta udaleko zerbitzuekin lotutako hainbat gairi buruz duten iritzia. Azterlan hori bi urtean behin egiten da 2016tik, errenteriarren gogobetetze-maila ezagutzeko eta beharrak zein hobetu beharreko arloak hautemateko. Era berean, aurten, Covid-19a eta segurtasun-neurriak herritarren artean izaten ari diren eraginari buruz ere galdetuko dute, baita … Jarraipena

% 0 interesean mikrokredituak Udalaren eta Errenterian bulegoa duten 4 finantza-entitateren eskutik

Iñigo Araneta, Moises Alvarez eta Ainhoa Ibarburu, Laboral Kutxako, Kutxabankeko eta BBVAko Errenteriako bulegoetako zuzendariak, hurrenez hurren, Garazi Lopez de Etxezarreta Ogasun zinegotzia eta Aizpea Otaegi Errenteriako alkatea Rural Kutxa, Euskadiko Kutxa, Kutxabank eta BBVA finantza-entitateek Udalarekin elkarlanean % 0 interesean eskura daitezkeen 5.000 eurora arteko maileguak eskaintzen ari dira. Dirulaguntza hau eskuragai dago jadanik. … Jarraipena

Datozen neurri berrien aurrean eta Talka Planaren baitan, kolektibo kalteberenei eusteko ekimen berriak jarri ditu martxan Udalak

Udalak 600.000 euro baino gehiago bideratuko ditu fase berri honetan, bereziki, merkataritza eta ostalaritza laguntzeko Covid-19aren ondorioz bizi duten egoera zaila dela eta, Udal talde politikoek merkataritzari, ostalaritzari eta beste hainbat kolektibori laguntzeko neurriak aurkeztu dituzte gaur. Sektore horiei zuzenean eragiten dieten neurriak gogortzen joan dira, eta atzo iragarritakoak dira honen azken adibidea. Horregatik, Udalak … Jarraipena

Udalbatzak aho batez onartu du tasak izoztea eta zerga-egutegia malgutzea

Atzo arratsaldeko Udalbatzaren ohiko Osoko Bilkuran, atzo arratsaldean, Udalbatza osatzen duten zinegotziek aho batez erabaki zuten 2021erako tasak eta zergak izoztea. Era berean, egutegi fiskala malgutzea erabaki zen, aurten egin den bezala, herritarren beharretara ahalik eta gehien egokitzeko. Ezohiko neurriak dira, bizi dugun egoera zailari erantzuten saiatzeko.

Segurtasuna bermatzeko, Udalak eskatu du beste egun batzuetan egitea Santu Guztien eguneko hilerrirako bisitak

Gaur egungo osasun egoera dela eta, Udalak neurriak hartu ditu Santu Guztien Egunean hilerrian pilaketak saihesteko. Halaber, bisitak beste egun batzuetan egiteko eskatu die herritarrei. Bestalde, urtero bezala, hainbat neurri ezarri dira trafikoari eta aparkatzeari dagokienez. Osasun neurriak: • Hilerrira bisitak azaroaren 1a baino lehen edo ondoren egiteko eskatzen zaie herritarrei, egun horretan pilaketak saihesteko. … Jarraipena

Udalak Altzate antolatzeko proposamen berria aurkeztu du

Planteamendu berriak antolamendu atseginagoa sortuko du, eremu berde zabalagoa izango du eta Oiartzun ibaiaren aldameneko espazio librea zabalduko du. 2007az geroztik badago Altzate hiri-esparrurako antolamendu jakin bat, onartua eta indarrean egon arren, garatu ez dena. 2015ean antolamendu onartuak zituzten herriko hainbat eremu berraztertu ziren, besteak beste, Altzate. Azterlan horien bidez, Udala hasi zen antolamendua hobetzen, … Jarraipena