Belabaratz berreskuratu dute kalean bizi diren pertsonentzat eta hotzari aurre egiteko

Aterpetxe horretan, plaza gehiago daudenez, orain arte Gaztelutxon zeuden pertsona guztiak egongo dira, baita gaur egun Errenterian kalean bizi diren beste pertsona batzuk ere. Covid-19a osasun-krisi larria izaten ari da, eta herritar guztiei eragiten ari zaie oso modu ezberdinetan. Kalean bizi diren pertsonak ez dira krisi honetatik kanpo geratzen ari. Kalean dauden pertsonentzako baliabideak dituzten … Jarraipena

Mendebaldeko Saharako tentsioak gora egin duela eta, adierazpen instituzionala

Errenteriako Udalak gaur arratsaldean Euskadiren Saharako Ordezkaritzaren delegatua den M. Liman Mohamed Aliri eta bere laguntzailea den Brahim Abdelfatah Mohamedi egin dien harrerarekin bat etorriz, eta Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna dela-eta hainbat ekitaldi egiten ari diren aste honetan, Udalak honako adierazpen instituzional hau egin du: Joan den urritik, tentsioak gora egin du Mendebaldeko Saharan. Euren … Jarraipena

4.000.000€ lehentasunezko 4 proiektu bermatzeko

Modu honetara auzo ezberdinetan aparkaleku, berrurbanizazio eta ikastetxeetako jolas parkeak estaltzeko proiektuak bideratuko dira 2021-2023 urteei begira, 4.000.000 €ko inbertsioak egiteko proposamena luzatu du Udalak. COVID19ak Udalaren aurrekontuengan izan duen eragina oso handia izan baldin bada ere, gure herritarren oinarrizko beharrek gora eginez eta aldiz diru sarrera nagusiek behera eginez, apostu estrategikoak egiten segi behar … Jarraipena

Euskararen Nazioarteko Egunerako adierazpen bateratua

Inoiz inork pentsatuko ez zukeen eran jo gaitu gaitzak. Beste horrenbeste, gaitzaren ondorioek. Mundu osoa, gizarte guztiak, egitura guztiak, pertsona guztiok jarri gaitu geure benetako neurriaren aurrean, buruz buru. Kupidarik gabe utzi du agerian ahaztu nahi genukeen zerbait: zaurgarriak gara; zaurituta gaude. Erantzukizunaren bidetik heldu diogu erronkari, denon indarrak batuz. Bai baitakigu ez dagoela beste … Jarraipena

Aste honetan banatuko dituzte Bizi Errenteria ekimeneko bigarren kanpainako erosketa bonuak

Bonuak Errenteriako etxeetan jasoko dira; jasotzen direnetik urtarrilaren 31ra izango dira erabilgarri. Bakoitzarekin, 10 € edo gehiagoko erosketan 5 €ko hobaria eskuratuko da. Lehenengo bonu kanpainan 235 establezimendutan erabili ahal izan ziren bonuak, eta kopuru hori handitu aldera, Udalak dei egin die atxiki ez ziren establezimenduei orain atxiki daitezen. Udalak 461.620 € bideratu ditu kanpaina … Jarraipena

Ingurumen kanpaina berria: Dagokien lekuan utzi hondakin handiak eta altzari erabiliak

Errenteriako Udalak hondakinen inguruko sentsibilizazio- eta informazio-kanpaina berri bat jarri du gaur abian eta asmoa da jarrera desegokia duten pertsonak konbentzitzea Udalak herritarren eskura jartzen dituen Hiri Hondakin Solidoenen gaikako bilketako bitartekoak erabil ditzaten eta ohartaraztea hala egin behar dutela. Urriko datuen arabera, hondakinen gaikako bilketa % 62,8ra iritsi da, eta horrek esan nahi du … Jarraipena

Hainbat zerga borondatez ordaintzeko epea abenduaren 31n amaituko da

Udalak gogorarazi du jarraian zehazten diren zergak borondatez ordaintzeko epea 2020ko abenduaren 31n amaituko dela. Epe hori igarotakoan kobrantza premiamendu-bidetik hasiko da: -Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zerga 2020 (TMIZ) -Ondasun Higiezinen gaineko Zerga 2020 (OHZ) -Hondakinak bildu eta deuseztatzeko zerbitzuaren tasa 2020 (zaborrak) -Toki publikoa okupatzeagatiko tasa 2020 (beilariak) -Ibilgailuak sartzeagatiko tasa 2020 (pasabideak) -Jarduera Ekonomikoen … Jarraipena

Udalak aurretiko hitzordurik gabe ere emango du arreta presentziala goizetan

Arreta arratsaldez jasotzeko beharrezkoa izango da aurretiko hitzordua eskatzea. Bihartik aurrera Udalak aurretiko hitzordurik gabe ere artatuko ditu herritarrak ZU! Arreta Zerbitzuan goizetan. Halere, nahiago dutenek hitzordua eskatzen jarraitu ahal izango dute 010 telefono-zenbakira deituz, zu@errenteria.eus helbidera mezu bat bidaliz edo Udaletxean bertan, arreta zerbitzuan. Arreta arratsaldez jasotzeko beharrezkoa izango da aurretiko hitzordua eskatzea. Zu! … Jarraipena

Udalak dei egiten die oraindik atxikitu ez diren herriko merkatariei bonuen kanpaina berrian izena eman dezaten

Atxikitzeko nahikoa da lehenbailehen bizi.errenteria.eus/atxikimendua web orriko formularioa betetzea. Errenteriako Udalak, COVID-19ren ondorio ekonomikoei aurre egiteko Talka- eta Suspertze-planaren baitan, udalerriaren eta herritarren suspertze ekonomikoan eragiteko abiatutako BIZI Errenteria programaren barnean, Erosketa Bonuen 2. Kanpaina egingo du laster. Uda partean gauzatu zen erosketa bonuen lehenbiziko kanpainan bezala, bonuak herriko etxe bakoitzean jasoko dira. Herritarrek ondasunak … Jarraipena