Baheketak aurrera jarraitzen du, dagoeneko ia ilararik gabe, eta Udalak bertan parte hartzen jarraitzeko eskatu die herritarrei

Udalerrian egiten ari den baheketak aurrera jarraitzen du, eta Udalak, herritarrak erakusten ari diren konpromisoagatik berriro eskerrak emateaz gain, dispositiboan oraindik parte hartu ez duten pertsonei eskatu die PCR proba egiteko hitzordua eskatzeko. Jasotako deien kopuru handia dela eta, larunbaterako hitzorduak ematen ari dira jada, eta dispositiboa behar adina denbora luzatzeko konpromisoak jarraitzen du. Era … Jarraipena

Udalak eskertu egin du herritarren parte-hartze handia baheketan, eta Osakidetzari eskatu dio egiteko honetarako baliabide gehiago bideratzea, kaltetutako herritarren neurrira egokitzeko

Atzo hasi zen baheketa martxoaren 14tik apirilaren 5era bitartean Zumardiko, Diputazio Plazako eta inguruko tabernetara joan ziren pertsonen artean. Udalak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei erantzun eredugarriarengatik; izan ere, bi egunetan 6.000 hitzordu baino gehiago eman dira. Hala ere, Udalak baliabide material eta giza-baliabide gehiago jartzeko eskatu dio Osakidetzari, baita planteamendu handiagoa egiteko ere; izan … Jarraipena

Osakidetzak eta Osasun Sailak baheketa egingo dute Zumardian, Diputazio Plazan eta inguruetan dauden tabernetara joan diren pertsonen artean

Baheketa gaur hasiko da, eta behar diren egunetan luzatuko da. Osakidetzak eta Osasun Sailak adierazi dute baheketa egingo dutela martxoaren 14tik apirilaren 5era Zumardian, Diputazio Plazan eta inguruetan dauden tabernetara joan diren pertsonen artean. Horretarako PCR proba egitera joan daitezen eskatu die. Udaleko eta Osakidetzako arduradunek bilera egin dute gaur goizean dispositiboa elkarlanean antolatzeko eta … Jarraipena

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuordearekin egindako bileraren ondoren, urratsak ematen hasi dira Esnabiden 27 etxebizitza sozial eraikitzeko

• Udalak eta Eusko Jaurlaritzak egindako bileran, Udalak Eusko Jaurlaritzari proposatu zion lankidetza-hitzarmen bat egiteko aukera, Udalak hirigintza-kargarik gabeko udal-partzela Etxebizitza Sailari lagatzeko, etxebizitzak eraikitzeko • Eraikin berriak udalerrian identifikatutako beharrei erantzungo die, eta arreta berezia jarriko du zaurgarritasun handiagoa duten pertsonengan: 65 urtetik gorako pertsonak, guraso bakarreko familiak, genero-indarkeria jasan duten emakumeak, etab. 2019-2023 … Jarraipena

Hiri-igogailu batekin gaindituko da Maurice Ravel, Aita Donostia eta Juan Crisostomo Arriaga kaleen arteko altuera-diferentzia

Udalak gaur eman du ezagutzera Maurice Ravel, Aita Donostia -kale horren birsorkuntza jasota dago 2019-2023 Legegintzaldi Planean- eta Juan Crisostomo Arriaga kaleak igogailu baten bidez lotzeko plana. Izan ere, kale horien birsorkuntza jasota dago 2019-2023 Legegintzaldi Planean. Jarduketa honen helburua da konponbidea ematea eremu horretako irisgarritasun-arazo nagusiari indarreko Irisgarritasun Planaren baitan, alegia, hiru kale horiek … Jarraipena

Igandean aldaketak egongo dira zirkulazioan, XXXV Errenteria Hiria Saria dela eta

LAGUNTASUNA K.E.ak antolatuko 2021 Errenteria Hiria Sariaren XXXV. edizioa dela eta, Udaltzaingoak trafikoari buruzko zenbait neurri ezarri ditu martxoaren 28an. Zirkulazioaren gaineko neurriak Martxoaren 28ko (igandea) 16:00etatik 19:30era bitartean trafikoa puntualki eten egingo da, Castilla La Manchako biribilgunetik (Renfe) Lartzabaleko biribilguneraino. Mozketarik luzeenak Galiziako biribilgunetik Matxaingo biribilguneraino 16:00etatik 16:30era (lasterketaren hasiera) eta 18:00etatik 19:00etara (lasterketaren … Jarraipena

Udaltzaingoak erregistratutako delituek behera egin dute

Ezkerretik eskuinera: Maite Gartzia, alkateordea; Mikel Amenabar, Udaltzaingo Burua; Aizpea Otaegi, alkatea; eta Bernar Lemos, Segurtasun zinegotzia. 2018an, Errenteriako Udaltzaingoak 603 delitu erregistratu zituen; 2019an, 470; eta 2020an, 414 Ertzaintzaren 2020ko datuen zain, 2019ra arteko datuek erakusten digute Errenteriako arau-hauste penalen tasa 1.000 biztanleko, EAEkoa eta Gipuzkoakoa baino baxuagoa izan dela Urtero, bai Errenteriako Udaltzaingoak … Jarraipena

Udalak gazteentzako etxebizitza baliabideei buruzko informazioa bidaliko du 18 eta 35 urte bitarteko errenteriarren etxeetara

• Informazio-materiala adin-tarte hori osatzen duten 6300 pertsona baino gehiagori bidaliko zaie • Baliabide hauei buruzko informazioa jasotzen da bertan: gazteak emantzipatzea errazteko Udalaren dirulaguntza lerroa, etxebizitza komunitarioa eta gazteek alokairuan hartzeko zuzkidura-bizitokiak Arramendin • Arramendiko etxebizitzetarako hautagai izateko, beharrezkoa da datozen egunetan alta ematea Donostialdea-Bidasoa Behereko eremu funtzionalean alokairuko etxebizitzaren eskatzaile gisa Etxebideko Etxebizitza … Jarraipena