Arlo ezberdinetako diru-laguntzak emateko oinarriak eta deialdiak onartu dituzte 2019 urterako

2019an Errenteriako Udalak emango dituen diru-laguntza lerroen oinarriak eta deialdiak onartu dituzte. Arlo ezberdinei dagozkien laguntzak dira, guztira 30 deialdi. Besteak beste, kirola, hezkuntza, hizkuntza politika, gizarte aniztasuna, berdintasuna, kultura edo gazteria arloei loturiko laguntzak dira. Deialdi bakoitzaren ezaugarriak, epeak eta baldintzak ondorengo artxiboetan kontsulta daitezke, zerrenda zehatzarekin batera. Hona hemen zerrenda zehatza: 2019. urtean … Jarraipena

Leherkarien inguruko bandoa argitaratu du Udalak

Errenteriako Udalak jai egun hauetan erabiltzen diren petardo eta leherkari txikiek dakarten arriskua ikusita, honoko bando hau argitaratu du. BANDOA Indarrean dagoen Lehergailuen Araudiaren arabera, lehergailua da edozein sustantzia edo sustantzien nahasketa, energia kolpetik askatzean, baldintza jakin batzuetan, gainpresioa sortzen duena edo sor dezakeena. Gainpresio honekin batera, sua edo zarata izaten da, energia askatzeko mekanismo … Jarraipena

Aitzol Gogorzaren eta Mikel Arrietaren egoeraren inguruko erakunde adierazpena

Hau da, hitzez-hitz, Errenteriako Udalak Aitzol Gorgorzaren eta Mikel Arrietaren inguruan alderdi guztien aldekotasunaz onartu duen erakunde adierazpena: ERRENTERIAKO UDALAK AITZOL GOGORZA ETA MIKEL ARRIETA HERRIKIDEEN EGOERAREN INGURUAN ADIERAZTEN DU: LEHENENGOA: Udal batzarrak eskumena duten agintariei eskatzen die aintzat har ditzatela indarrean dagoen estatuko legedia eta nazioarteko estandar zorrotzenak, halako moldez non gaixotasun sendaezin oso … Jarraipena

Gabonak direla-eta, aldaketak izango dira udal kirol-instalazioen ordutegietan

Gabonak direla eta, kirol instalazioen ohiko ordutegia aldatu egin da; egun batzuetan ordutegiak aldatu egingo dira, eta beste batzuetan, berriz, itxita izango dira. Lehenengoen artean daude aaenduaren 24a eta 31. Bi egun hauetan bai Galtzarabordako Udal Kiroldegia eta baita Fanderiako Udal Igerilekuak ere ohi baino lehenago itxiko dituzte; izan ere, egun horietako erabilera ordutegia 14:00etan … Jarraipena

50 bizikleta banatuko ditu Errenkoaldek herrian erosketak egiten dituztenen artean

Honako hontan 50 bizikleta banatuko ditu herrian erosketak egiten dituztenen artean. Horretarako kartilla batzuk banatzen ari dira herritarren artean eta kanpainan parte hartzen duten dendetan 30 eurotik gorako erosketa bat egiten den bakoitzean zigilu bat jarriko dute dendariek. 10 zigilu biltzen direnean azkar aurkeztu beharko da kartilla Errenkoalderen bulegoan, lehenengo 49 pertsonek bizikleta irabaziko baitute … Jarraipena

Hirigune historikoko Eraikuntzen Ikuskapen Teknikoa (E.I.T.) egiteko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik dago

Hirigune historikoko Eraikuntzen Ikuskapen Teknikoa (E.I.T.) egiteko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik dago 2018 urtean emango diren Hirigintza saileko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik dago. Diru-laguntza lerroa: Errenteriako hirigune historikoan, jabekide erkidegoei eta eraikinen jabeei Eraikuntzen Ikuskapen Teknikoa (E.I.T.) egiteko eta horren ondoriozko obrak burutzeko. Ondoko esku-hartzeak bete beharko dira dirulaguntza jaso ahal izateko: – Jabekide Elkargoaren titulartasuneko … Jarraipena

Bi ikastaro monografikok osatuko dute ikasturte honetako Hezitzaileentzako Eskolaren programa

2018-2019 ikasturtean 2 saio monografikoz osatutako Hezitzaileentzako Eskola programatu du Errenteriako Udalak. Aisialdian dabilen hezitzaile ororen topagune izatea du xede Hezitzaile Eskolak. Hezkuntza ez formalaren garrantziaz jakitun, haur eta nerabeekin lanean diharduten hezitzaileei baliabideak eskaintzea da programaren helburua. Haur eta nerabeen aisialdian eta hezkuntza prozesuan oinarrizko diren hainbat gairen inguruko bi saio monografiko antolatu dira, … Jarraipena

Hondakinak biltzeko sistemak lehen urtea bete du

Urtebete igaro da Errenterian hondakinak gaika biltzeko sistema berria martxan jarri zela. 12 hilabetez herritarren jarrera eta inplikazioa zoriontzekoa izan da. Une honetan hondakin guztien %60 ondo sailkatuta jasotzen da. 2014ko datuekin alderatuta igoera handia izan da, hondakinen %30 gaika jasotzetik %60ra igaro dira Errenteriarrak. Hondakin organikoak biltzeko edukiontzi marroiak oso harrera ona izan du … Jarraipena