Errenteriako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak 2019ko otsailaren 5ean herritarren segurtasunaren inguruan aho batez hartutako akordioa

Errenteriako biztanleen artean azkenaldian kezka areagotzen ari diren segurtasunaren arazoaren eta gaien inguruan, Bozeramaileen Batzordean ordezkaritza duten talde politikoen bozeramaileek (EH Bildu, PSE-EE, Errenteria Irabaziz, EAJ-PNV) hau erabaki dute aho batez: 1.- Onartzen dugu gizarte gisa datozen urteetan parean izango ditugun erronkak oso exigenteak izango direla eta segurtasuna gakoa dela desafio eta aukera horiei arrakastaz … Jarraipena

Zaintza lanetarako sei kamera berri instalatuko dituzte

Errenteriako Udalak hainbat kaleko-kamera jartzeko lanei ekingo die bihar goizean. Instalazio honekin segida emango die indarrean dauden planei, Iztieta, Erdialde eta Gabierrota inguruen zainketa elektronikoarekin. 2018ko apirilean kontratazio deialdiarekin abian jarri zen proiektu honek sei kamera berri jartzea hartzen du aintzat, zehazkiago, hiru, Juan Olazabal inguruan; bi Nafarroa etorbidearen Diputazio plazaren inguruan eta, azkena, Gabierrotan. … Jarraipena

Bide publikoan aparkalekua arautzen duen zerbitzua eskaintzeagatik (TAO) tasa ordaintzeko epea, zabalik

Bide publikoan aparkalekua arautzen duen zerbitzua eskaintzeagatik (TAO) tasari dagokion 2019ko ekitaldiko Kobratze Errolda egin eta ordainagiriak jaulki direlarik, kobratzeko borondatezko epeari hasiera eman zaio, ondorengo xehetasunak kontutan hartuz: Ordaintzeko epea: – 2019ko urtarrilaren 30etik martxoaren 5a arte, biak barne. Ordaintzeko modua: Helbideratutako ordainagiriak borondatezko epearen azken egunean, hau da, martxoaren 5ean, baimendutako entitate eta … Jarraipena

Udala 1077 luminaria aldatzen hasi da

Errenteriako Udalak Iztieta-Ondartxon, Txirrita-Maleo industrialdean, Galtzarabordan eta Alaberga Behekoan 1.077 luminaria hornitu zein muntatze-lanak hasi ditu gaur. Lanak datozen bost hilabeteetan gauzatuko dituzte eta argiteri publikoan iaz egindako aldaketei jarraipena emango diete. Jardueren helburu nagusiak dira argiteria publikoan energia elektrikoaren kontsumoa murriztea eta herriko segurtasuna indartzea. Horretarako gaur egun dauden argiak aldatu eta horien ordez … Jarraipena

Errenteriako Udalak eta Aldundiak hitzarmen bat sinatu dute Beraungo kirolgunea eraberritzeko

Julen Mendoza Errenteriako alkateak eta Denis Itxaso, Kultura eta Kiroleko Diputatuak hitzarmen bat sinatu dute Beraungo udal kirolgunea berritzeko. Proiektuaren kostea 1.512.103 eurokoa da eta horietatik 480.000 Aldundiak jarriko ditu. Gaur egun, harmailen erdialdea bakarrik dauka estalita, eta asmoa da haien bi alboak ere estaltzea. Estalkirik ez egoteak berekin ekarri du, denboraren poderioz, ura ugari … Jarraipena

Herriko hiru ikastetxe publikoek aurrematrikula kanpaina aurkeztu dute

Urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra izango da aurrematrikula epea (otsailaren 7a izango da online egiteko azken eguna). Herriko hiru ikastetxe publikoek, hau da, Bizarain Ikastolak, Cristobal Gamon Ikastetxeak eta Koldo Mitxelena Herri Ikastetxeak, 2019-20 ikasturterako ikasle berrien aurrematrikula kanpaina aurkeztu dute Udaletxean. Kanpaina hori urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra burutuko da, 2016 eta 2017 urteetan jaio diren … Jarraipena

Udal Gobernu Taldeak legegintzaldiaren balorazioa egin du

Gobernu Taldeak legegintzaldiaren balorazioa egin du eta azpimarratu du Legegintzaldi Planeko proiektuen %90a burututa edo burutzear daudela. 2015-2019 Legegintzaldi Plana Plan Estrategikoaren konkrezio programatikoa besterik ez da. Bere momentuan publiko egin zen herritar orok dokumentuari jarraipena egin ahal izateko eta Udalaren jarduna tutelatu ahal izateko. Zentzu honetan helburuen %73a dagoeneko lortu da eta beste %15 … Jarraipena

Hilabetetako elkarlanaren ondoren, Errenteriako Udalak eta Ertzaintzak akordio bat gauzatu dute herriko segurtasuna elkarlanean indartzen jarraitzeko

Udala, Udaltzaingoa eta Ertzaintza beti aritu izan dira elkarlanean eta lankidetzan. Alabaina, azken hilabeteetan harreman eta lan hori areagotu egin dira udalerriko bi puntutan antzemandako arazoei erantzun egokiagoa eman eta lankidetza-tresnak ugaritu ahal izateko. Ildo horretan, adierazi behar da duela hilabete batzuk abian jarritako Ekintza Planak ere ahalbidetu duela bi polizien arteko lankidetza handiagoa eta … Jarraipena

Errenteriako Udala da gizarte kohesioan gehien inbertitzen duena, ‘bikain’ maila lortu duten Estatuko 31 udalen artean

Espainiako Estatuaren Gizarte Zerbitzuen Zuzendari eta Kudeatzaileen Elkarteak argitaratu duen ikerketa baten arabera, 20.000 herritarretik gorako hirien artean Errenteria da berriro ere gizarte kohesio eta justizian gehien inbertitzen duena, urteko pertsona bakoitzeko 275,74 euro bideratzen duela. Aipatzekoa da Granada, Zaragoza edo Bartzelona ere aipatutako ikerketan agertzen direla. Espainiako Estatuaren Gizarte Zerbitzuen Zuzendari eta Kudeatzaileen Elkarteak … Jarraipena

‘Egin zaidazu bisita’ bideoklipa aurkeztu dute 170 pertsona baino gehiagoren aurrean

Errenteriako Udalak Egin zaidazu bisita abestiaren bideoklipaaurkeztu du Niessen kulturgunean gaur, larunbatean. Ehun eta larogei lagun inguru hurbildu dira Leire Martinez (La Oreja de Van Gogh), Jonatan Camacho eta David Escudero (Sonakay), Mikel Markez, Lynda Chinedu Phillips, Asmae Barrouz eta Jon Santos abeslariek nahiz herriko hiru koruek (Zaria, Andramari eta Landarbaso) kantatutako abestiaren bideokliparen lehen … Jarraipena