Errenteriako Udaleko Bozeramaileen Batzordearen adierazpen instituzionala, atzo emakume batek jasan zuen eraso sexistaren aurrean

Errenterian emakume batek jasan duen eraso sexistaren aurrean, Errenteriako Udalaren Bozeramaileen Batzordeak, aho batez, ondorengo adierazpen instituzionala adostu du: 1.- Errenteriako Udalak erabat gaitzesten du astelehenean, martxoaren 11n, Errenterian gertatu den erasoa. 2.- Errenteriako Udalak erabateko gaitzespena erakutsi nahi du emakumeei egindako edozein indarkeria motaren aurrean, eta zero tolerantzia adierazten du edozein eraso matxistaren aurrean. … Jarraipena

Niesseneko lurpeko aparkalekurako hilabeteko abonamendu gehiago eskainiko dira

Duela urtebete eskas Udalak jakinarazi zuen akordio batera iritsi zela Niesseneko aparkalekua kudeatzen duen emakidunarekin 30 hilabeteko abonamendu eskaintzeko interesa zuten auzokotarrei. Orain 10 toki gehiago eskainiko dira, beraz, eskaintza 30 plazatik 40ra igoko da. Hasierako salneurria mantendu da, hilean 75 eurotan. Bonu bakoitzak hilabeterako balio du, baina berritu daiteke, eta hileroko bat ordaindu beharko … Jarraipena

Udal baratze parkean partzela bat eskuratzeko deialdia zabaldu du Udalak

Udalak berriki ireki du Errenteriako Baratze Parkeko 77 udal baratzeen erabilera lizentziak emateko deialdia. Lur-sailak Arramendi gainean kokatuta daude. Guztira 77 lursail dira: 30metro koadroko 42 baratze eta 60 metro koadroko 35 baratze, hain zuzen. Errenteriako Baratze Parkea, Gipuzkoako beste hainbat herritan bezala, Baratze Parke Sarean sartuta dago eta sare honen bitartez informazioa eta aholkularitza … Jarraipena

‘Errenteria 1936-1945: Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa’ ikerketa aurkeztu dute

Errenteria 1936-1945: Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan izeneko ikerketa aurkeztu dute Julen Mendoza alkateak eta Garbine Oiarbide -EAJ-, Ion Collar -Errenteria Irabaziz-, José Ángel Rodriguez -PSE-EE- eta Garazi Lopez de Etxezarreta -EH Bildu-, udal taldeetako bozeramaileek. Ikerketa jasotzen duten liburuen bilduma martxoaren 18tik aurrera eskuratu ahal izango dira.  2016ko uztailaren … Jarraipena

U-33 lineak Gaztaño eta erdigunea lotuko ditu egunean 4 aldiz lanegunetan, eta U-34 deituko da zerbitzu horietan

Datorren asteazkenetik, martxoaren 6tik, aurrera U-33 lineak Gaztaño eta erdigunea egunean lau aldiz lotuko ditu lanegunetan, eta U-34 deituko da zerbitzu horietan. Horretarako, aipatutako linearen ibilbidea lanegunetako lau bidaiatan aldatu egingo da: goizetan, 10:10eko eta 12:10eko zerbitzuetan, eta arratsaldetan, 16:10eko eta 18:10ekoetan. Hortaz, zerbitzu horietan Xenpelarretik atera eta Morrongilleta/ Errioxa biribilgunea/ Altxu/ Gaztaño Aldapa C/ … Jarraipena

Udalak beste pausu berri bat eman du gardentasun politiketan eta datuak modu berrerabilgarrian erabiltzean

Errenteria 2025 Plan Estrategikoak bere egiten zuen lan ildoetako bat ongi konektatutako herri bat sortzea zen. Erronka honek, beste hainbat aspektuz gain, Udalak zuen antolaketa eredua eta sistema telematikoa birpentsatzera behartzen zuen, alde batetik; eta bestetik, informazioa erakusteko zuen modua. Zentzu honetan konpromiso bat hartu zen, gardentasunaren oinarria administrazio publikoaren informazioa modu errazean erakustea zela. … Jarraipena

Akordiora iritsita amaiera eman zaie TAO eta garabi zerbitzua publifikatzearen ondoriozko prozesu judizialei

Udalak TAO eta garabi zerbitzuak publifikatzeak eragin zituen langileen eta Udalaren arteko hainbat demanda, akordiora iritsi arte auzibidean zeudenak. Aldeak akordio batera iritsi direnez, aipatutako prozedura judizialak ebatzi egin dira. Hain zuzen ere, akordio horiekin adostu da kaleratzeak bidezkoak direla eta kalte-ordainak hobetuko zaizkiela langileei legeak baimendutako mugen baitan. Publifikazioa egin genuenean hartutako konpromisoari jarraiki, … Jarraipena

Inauterietako tabernen itxiera-ordutegia: ZUZENKETA

Aste honetan Udalak jakinarazi du datorren asteburuan tabernek beranduago itxi ahal izango dutela inauteriak direla eta. Erabakia oker zegoela antzeman da, ordutegiaren luzatzea martxoaren 1etik 2rako eta martxoaren 2tik 3rako gauetarako izango zela baitzioen, eta soilik izango da larunbatetik iganderako gauean (martxoaren 2tik 3ra). Gainera, ordutegia ezberdina izango da tabernentzat eta diskoteka eta kafe antzokientzat. … Jarraipena

Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren inguruko erakunde adierazpena onartu du Errenteriako Udalak

Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren 43. urteurrenaren harira, Errenteriako Udaleko Bozeramaleen Batzordeak aho batez  onartu du erakunde adierazpena. Hona adierazpenaren testu osoa: SEADen 43. urteurrenari buruzko erakunde-adierazpena Egun gutxi barru, 2019ko otsailaren 27an, Saharar Herriak Saharar Estatuaren (Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa – SEAD) 43. urteurrena ospatuko du. 43 urte dira Mendebaldeko Sahararen okupazioaren aurrean Herri Sahararrak … Jarraipena

Astelehenean hasiko da Udako Oporrak programan izena emateko epea

Astelehenean, martxoaren 4ean, irekiko da Udako Oporrak 2019 programan izena online emateko epea. Errenteria Udalak jakinarazi du hurrengo astelehenean, martxoaren 4an, irekiko dela Udako Oporrak 2019 programan izena emateko epea online. Izan ere, epea martxoaren 22 bitartean egongo da zabalik, eta bertan Errenterian erroldatutako haur guztiek parte hartu ahal izango dute. Iaz martxan jarri zen … Jarraipena