Aizpea Otaegi Mitxelenak alkate kargua hartu du

Gaur, goizeko 11:00etan, Udaletxeko pleno-aretoan Udalbatza eratzeko eta alkatea hautatzeko aparteko osoko bilkura egin dute. Bertan zinegotzi berriek kargua hartu dute eta, ondorioz, Udalbatza eratu da. Lau alkategaietatik bakarrak aurkeztu du hautagaiza, Aizpea Otaegi Mitxelenak, alegia. Ezkutuko bozkaketa egin eta gero, bere aldeko 12 boto-paper eta 9 boto-paper zuri zenbatu dituzte. Ondoren, Aizpea Otaegi Mitxelena … Jarraipena

Inbestidura saioa Herriko plazan eta Herri Bizian ikusi ahal izango da

Larunbatean, hilak 15, goizeko 11:00etan, Udalbatza eratzeko eta alkatea hautatzeko aparteko osoko bilkura egingo dute Udaletxeko pleno-aretoan. Udala gardentasunaren alde egiten ari den lanari jarraiki, pleno horretan gertatzen dena zuzenean ikusi ahal izango dute herritarrek atari honetan (herribizia.errenteria.eus) edo Herriko plazan horretarako jarriko den pantailan (aulkiak ere egongo dira).

Madalenetako laguntzaileak hautatzeko deialdia astelehenean irekiko dute

Urtero legez, Errenteriako Udalak Madalenetako laguntzaileak kontratatzeko prozesua abian jarri du du eta izena emateko epea ekainaren 3tik 17ra egongo da zabalik. Deialdi honen xedea da FESTETEAKO LAGUNTZAILEAK hautatzea, 2019ko Madalenetan lana egiteko. Zerrenda hau Atlantikaldirako ere erabiliko da. Baldintzak: • 18 urte beteak edukitzea kontratuaren hasierako datan. • Langabezian egotea kontratuaren hasierako datan. • … Jarraipena

Etxeetako hondakin toxikoen eta arriskutsuen gaikako bilketa zabalduko du Udalak

Ingurumen eta osasun publikoaren hobekuntzarako eta legedi berria betetzeko asmoarekin, Errenteriako Udalak 2017an ezarri zuen hondakinen gaikako bilketarako udal sistema berria, Hondakinetako Ordenantza berriaren laguntzaz. 2018an hondakinen gaikako bilketako tasa %60ra igotzea lortu zen herritarren inplikazioaren bidez. Orain, errefusaren bolumena eta toxizitatea gutxitzeko helburuz, ekainaren 3tik aurrera etxean sortutako hondakin arriskutsu eta toxikoak biltzeko zerbitzua … Jarraipena

Hirigune historikoko Eraikuntzen Ikuskapen Teknikoa (EIT) egiteko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago

2019 urtean emango diren Hirigintza saileko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago. Dirulaguntza lerroa: Errenteriako hirigune historikoan, jabekide erkidegoei eta eraikinen jabeei Eraikuntzen Ikuskapen Teknikoa (EIT) egiteko eta horren ondoriozko obrak burutzeko. Ondoko esku-hartzeak bete beharko dira dirulaguntza jaso ahal izateko: • Jabekide Elkargoaren titulartasuneko Eraikinaren Ikuskapen Teknikoaren txostena–galdetegia eta diktamena ematea eta/edo Ikusketa-diktamenean zehaztutako obrak … Jarraipena

Erakunde-adierazpena: maiatzak 21, Kultur Aniztasunaren Mundu Eguna. “Elkarbizitzarako herri-aliantza”

Adierazpena: 2001eko azaroaren 2an Unescoren Kultur Aniztasunari buruzko Adierazpen Unibertsala onartu zen aho batez, kulturarteko elkarrizketa bakerako bermerik onena delako ustearekin. Adierazpenak “gizateriaren ondare komuntzat” jotzen du kultur aniztasuna eta xedea du altxor bizi hori babestu eta tentazio segregazionista eta fundamentalista oro saihestea. Kultur aniztasuna gizateriaren ondare baldin bada, Errenterian zorionez dugun aniztasuna kontuan hartuta, … Jarraipena

Bihar hasiko dituzte Beraungo igerilekuen parean biribilgunea eraikitzeko lanak

Bihar hasiko dituzte Beraungo igerilekuen parean biribilgunea eraikitzeko lanak, eta hiru hilabete irautea aurreikusten da. Lanak direla eta, autobus geltokiak metro batzuk mugituko dira: – U1, U5, U6, E05, E15, E75, U11 eta U22 lineak, IGERILEKUA geltokia metro batzuk aurrerago egongo da. – E05, E15, E75, U11 eta U22 lineak, ANBULATEGIA geltokia metro batzuk aurrerago … Jarraipena

Udala ZU! arreta zerbitzuan ari da asteburuko euriteen ondorioz kaltetutako jendea artatzen

Udal langile zein arduradun politikoak atzotik ari dira asteburuko euriak eragindako kalteak ikuskatzen eta motoponparekin ura lokaletatik ateratzen. Horretaz gain, arreta zuzen eta eraginkorra emate aldera, ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan ari da asteburuko euriteen ondorioz kaltetutako jendea artatzen. Arreta ohiko ordutegian ari dira ematen, hau da, astelehen, asteazken eta ostiraletan 07:30etik 15:00etara, eta astearte … Jarraipena

Hiri eta landa izaerako ondasun higiezinen gaineko zergari dagozkion ordainagiriak ordaintzeko epea zabaldu da

Maiatzaren 15etik uztailaren 1era arte, biak barne, kobratzeko jarrita egongo dira 2019ko ekitaldiko ordainagiri hauek: HIRI ETA LANDA IZAERAKO ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA Helbideratutako ordainagiriak borondatezko epearen azken egunean baimendutako entitate eta kontuan kargatuko dira. Erreziboa helbideratuta ez daukaten zergadunek, beren ordainketak Udal honen ZU! Arreta zerbitzuan, edozein entitate laguntzailetan, edo webgunearen bidez (www.errenteria.eus) egin … Jarraipena

‘Errenteria 1936-1945. Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan’ liburuak, asteazkenetik aurrera berriro ere eskuragai

“Errenteria 1936-1945. Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan” liburuak halako arrakasta izan zuenez, Errenteriako Udalak erabaki du bigarren edizio bat argitaratzea Aranzadi zientzia-elkartearekin lankidetzan. Lan hau interesa duten herritarrek doan eskuratu ahal izango dute asteazkenetik aurrera (maiatzak 8), ZU! Zure Udal Arreta Zerbitzuan astelehena, asteazkena eta ostiraletan 07:30etatik 15:etara eta astearte … Jarraipena