Ur hornidura eta estolderia zerbitzuagatik tasa abuztuaren 19a arte ordaindu daiteke

2019ko 1. hiruhilekoari dagokion uraren hornidura eta estolderia zerbitzuagatik tasa ordaintzeko borondatezko epea irekita dago eta abuztuaren 19an bukatuko da. Helbideratutako ordainagiriak, beti bezela, epearen azken egunean kobratuko dituzte. Ordainagiria helbideratu gabe duten zergadunek, beren ordainketak Udaleko ZU! Zerbitzuan eta Errenteriako Udalaren entitate laguntzaileetan egin ditzakete, aipatutako epea amaitu bitartean. Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamenduaren arabera, … Jarraipena

‘Oarso 2019’ aldizkariaren aurkezpen irekia egingo dute, lehen aldiz, ostiralean

Madalenak ate joka ditugu eta, berriro ere, Oarso aldizkaria argitaratzeko prest du Udalak. Oarso aldizkariaren aurrekari den Rentería aldizkariaren lehenengo zenbakiaren mendeurrena betetzen den garaian argitaratuko da eta bigarren garaiko 54. alea izango da. Rentería aldizkaria 1919. urtean jaio zen eta azkeneko zenbakia 1961ean atera zen. Gerra Zibila dela-eta epe labur batean ez zen argitaratu. … Jarraipena

Errenteriako Udaleko talde politiko guztien artean adostutako adierazpen instituzionala, emakume batek jasandako eraso sexistaren aurrean

Errenterian emakume batek jasan duen eraso sexistaren aurrean, Errenteriako Udaleko alderdi politikoek, aho batez, ondorengo adierazpen instituzionala adostu dute: 1.- Errenteriako Udalak erabat gaitzesten du ostegunean, ekainak 27, Errenterian gertatu zen erasoa. 2.- Errenteriako Udalak erabateko gaitzespena erakutsi nahi du emakumeei egindako edozein indarkeria motaren aurrean, eta zero tolerantzia adierazten du edozein eraso matxistaren aurrean. … Jarraipena

Gamongoaren planeamendua aldatzeko prozesua ezagutu eta ekarpenak egiteko epea zabaldu du Udalak

Gutxi gora-beherako proposamen berria Errenteriako Udal arduradunek ikusi dute, herriaren hirigintza planeamendua 56. Sektorea, hau da, Gamongoan, egokitzeko beharra dagoela. Hori dela-eta, Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren aldaketa egiten hasi dira eta herritarrei ere ekarpenak egiteko aukera zabaldu die Errenteriako Udalak. Hori guztia aurkeztu zuten 2018ko urriaren 23ko Lurraldea batzordean, bai eta planeamenduaren inguruko aholku kontseiluaren … Jarraipena

Ekainak 28, LGTBI+ pertsonen eskubideen nazioarteko eguna. Errenteriako Udaleko talde politiko guztien artean adostutako adierazpen instituzionala

1969ko ekainaren 28an Stonewallen (New York) izandako istiluek inflexio-puntu bat markatu zuten LGTBI+ kolektiboarentzat. Gaur, gertaera hartatik 40 urte igaro diren honetan, jendarte-kontzientzia gero eta handiagoa den arren, datuek berresten dute gorroto-diskurtsoen icebergaren tontorrean sexu-orientazioaren eta identitatearen, edota genero-adierazpenaren ondoriozko diskriminazioa ematen dela. Ukaezina da borrokan urteak eman eta gero LGTBI+ kolektiboa gero eta ikusgaiagoa … Jarraipena

Udako ordutegia Emakumeen Etxean

Udako hilabeteetan Emakumeen Etxeak honako ordutegi berezi hau izango du: uztailaren 1etik 19ra eta irailaren 2tik 13ra goizez egongo da zabalik, 9:00etatik 13:00etara, astelehenetik ostiralera. Uztailaren 22tik abuztuaren 30a arte Emakumeen Etxea itxita egongo da eta irailaren 2an zabalduko ditu berriro ateak. Emakumeen Etxearekin harremanetan jartzeko: Telefono zenbakia: 943 449 630 Helbide elektronikoa: emakumeenetxea@errenteria.eus

Errenteriako bizilagun batek Donostian, igandean, jasandako erasoaren eta ondoriozko heriotzaren aurreko erakunde adierazpena

Ekainaren 16an Errenteriako bizilagun batek Donostian jasandako erasoaren eta ondoriozko heriotzaren aurrean, Errenteriako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak ondorengo adierazpen instituzionala adostu du aho batez: 1.- Errenteriako Udalak erabat arbuiatzen du gertatutako erasoa. 2.- Errenteriako Udalak hildakoaren senideei eta lagunei elkartasuna adierazi nahi die. 3.- Errenteriako Udalak hildako bizilagunaren senideen esku jartzen ditu beharrezkoak zaizkien baliabide guztiak. … Jarraipena

Aizpea Otaegi Mitxelenak alkate kargua hartu du

Gaur, goizeko 11:00etan, Udaletxeko pleno-aretoan Udalbatza eratzeko eta alkatea hautatzeko aparteko osoko bilkura egin dute. Bertan zinegotzi berriek kargua hartu dute eta, ondorioz, Udalbatza eratu da. Lau alkategaietatik bakarrak aurkeztu du hautagaiza, Aizpea Otaegi Mitxelenak, alegia. Ezkutuko bozkaketa egin eta gero, bere aldeko 12 boto-paper eta 9 boto-paper zuri zenbatu dituzte. Ondoren, Aizpea Otaegi Mitxelena … Jarraipena

Inbestidura saioa Herriko plazan eta Herri Bizian ikusi ahal izango da

Larunbatean, hilak 15, goizeko 11:00etan, Udalbatza eratzeko eta alkatea hautatzeko aparteko osoko bilkura egingo dute Udaletxeko pleno-aretoan. Udala gardentasunaren alde egiten ari den lanari jarraiki, pleno horretan gertatzen dena zuzenean ikusi ahal izango dute herritarrek atari honetan (herribizia.errenteria.eus) edo Herriko plazan horretarako jarriko den pantailan (aulkiak ere egongo dira).