2020an hondakinen gaikako bilketaren tasa % 62,8ra iritsi da

Hondakinen sektorea da klima-aldaketaren krisiaren arduradun handienetakoa, gure gizarteak baliabide eta lehengai asko kontsumitzen eta xahutzen dituelako. Ezin dugu ahaztu Eusko Jaurlaritzak 2019ko uztailaren klima-larrialdia aitortu zuela. Hiru urte igaro dira udal-talde guztiek aho batez onartu zutenetik Hondakinen Udal Ordenantza. Tokiko araudi honek modernizatzen du hondakinen kudeaketaren inguruko erregulazioa, Europar Batzordeak ezarritako hierarkian eta lehentasunetan … Jarraipena

Udalak herritarren asebetetzeari eta beharrei buruzko inkestaren emaitzak aurkeztu ditu

Ezkerretik eskuinera: Ekhi Zubiria, Aztikerreko teknikaria; Aizpea Otaegi, alkatea; Maite Gartzia, alkateordea. Abenduko azken asteetan eta urtarrilaren hasieran inkestak egin ziren herritarren artean ezagutzeko udalerriarekin, Udal Gobernuarekin eta Udalak ematen dituen hainbat zerbitzurekin lotutako hainbat gairi buruzko iritzia. 2016az geroztik inkesta hau bi urtean behin egin da. Egiten den hirugarren aldia da beraz, eta antzeko … Jarraipena

Errenteriako Udaleko talde politiko guztien artean adostutako adierazpen instituzionala, Sestaon jazotako indarkeria matxistaren biktimaren erailketa salatu eta gertaera honen aurrean mugimendu feministak Errenterian deitutako kontzentrazioarekin bat egiteko

Sestaon emakume batek jasan duen azken erailketa matxistaren aurrean, Errenteriako Udaleko alderdi politikoek, aho batez, ondorengo adierazpen instituzionala adostu dute: 1.- Errenteriako Udalak erabat gaitzesten du otsailaren 12an Sestaon gertatutako erailketa matxista eta zero tolerantzia adierazten du eraso matxista guztien aurrean. 2.- Horrelako gertaerak ez ditugu gure jendartean onartzen eta erakunde gisara lanean jarraituko dugu … Jarraipena

Udalak 21 plaza betetzeko Lan Eskaintza Publikoa onartu du

Errenteriako Udalak 2020ko Lan Eskaintza Publikoa aurkeztu du, pasa den abenduaren 15ean onartutakoa, Negoziazio Mahaian Udal Gobernuaren eta alde sindikalaren arteko akordioa lortu ostean. LEP-ren helburu nagusia da udal-langileen artean dagoen aldi baterakotasunari aurre egitea, egungo % 36tik % 30era jaitsiz. Udalean dagoen aldi baterakotasuna, beste administrazio publikoetan gertatzen den bezala, plazak ateratzeko azken urteetan … Jarraipena

Errenteria egoera epideomiologiko larria duten udalerrien artean sartu da

Eusko Jaurlaritzak argitaratutako datuen arabera, Errenteriak egoera epidemiologiko larria du, izan ere, 100.000 biztanleko 520,21etik gorako COVID-19 kutsatze-tasara iritsi baita. Hala, eremu gorrian sartzen diren udalerrien zerrenda jasotzen duen Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren ebazpenak Errenteria barnebildu du gaur. Herri bat eremu gorrian sartzeko baldintzak eta sartzearen ondorioak Lehendakariaren abenduaren 10eko 44/2020 Dekretuan daude deskribatuta. … Jarraipena

Errenteriako Udalak lizitaziora atera ditu Beraun auzoko sarriegi Plaza berrurbanizatzeko lanak

Sarriegi Plaza berrurbanizatzeko proiektua gauzatzeko fasean sartu da Errenteriako Udalak egin berri dituen obren lizitazioarekin. Lan hauek ia milioi erdi eurotan balioetsi dituzte. Behin lanak hasita, 16 aste inguru iraungo dute. Plana udal-teknikariek idatzi dute eta hainbat ekintza proposatzen ditu, besteak beste, irisgarritasuna errazteko oztopo arkitektonikoak kentzea, lorategi-eremuak zabaltzea, puntu ilunak kentzea, eta hiri-altzari berriak, … Jarraipena

Errenteriako Udaleko talde politiko guztien artean adostutako adierazpen instituzionala, asteartean emakume batek jasandako eraso sexistaren aurrean

Errenterian emakume batek jasan duen eraso sexistaren aurrean, Errenteriako Udaleko alderdi politikoek, aho batez, ondorengo adierazpen instituzionala adostu dute: 1.- Errenteriako Udalak erabat gaitzesten du asteartean, urtarrilak 19, Errenterian gertatu zen erasoa eta zero tolerantzia adierazten du edozein eraso matxistaren aurrean. 2.- Horrelako gertaerak ez ditugu gure jendartean onartzen eta erakunde gisara lanean jarraituko dugu … Jarraipena

Osakidetzak PCR probak egitera joateko deitu ditu abenduaren 22an, 19:00etan, Jasokundeko Andre Mariaren parrokiako hileta-elizkizunera joan zirenak

Osasun Sailak eta Osakidetzak herritarren laguntza eskatu dute, eta behean deskribatutako biztanleria-taldeari eskatu diote PCR proba bat egitera joateko. NORTZUK? Joan den abenduaren 22an, arratsaldeko 19:00etan, Errenteriako Asuntzion parrokiako hileta-elizkizunera joan zirenak. ZER EGIN BEHAR DUTE? Iztietako Osasun Zentroarekin harremanetan jarri, gaur, abenduak 30, 10:00etatik aurrera; edo bihar, abenduak 31, eguerdiko 12:00ak baino lehen; edo … Jarraipena

Abenduaren 19an Andra Mari abesbatzaren kontzertura joan ziren ikusle-entzuleen artean ez dago agerraldirik

Joan den astean Osasun Sailak eta Osakidetzak abenduaren 19an Andra Mariren kontzertuan izan ziren pertsonei eskatu zieten PCR proba egitera joateko, abesbatzako kideen artean izandako agerraldi baten ondorioz. Probak larunbatean egin zituzten, hilak 26, eta Udalak eskerrak eman nahi dizkie ikusle-entzule egon zirenei, baheketaren aurrean emandako erantzunarengatik eta erakutsitako ardurarengatik. Halaber, Udalak eskerrak eman dizkie … Jarraipena

Abenduaren 19an Andramariren kontzertuan izan zirenak deitu dituzte Covid probak egitera

Osakidetzak Errenteriako Udalari hurrengo oharra helarazi dio: INFORMAZIO-OHARRA Osasun Sailak eta Osakidetzak, egiten dituzten zaintza- eta kontrol-lanen esparruan, herritarren laguntza eskatu dute, eta behean deskribatutako biztanleria-taldeari eskatu dio PCR proba bat egitera joateko. NORTZUK? Joan den abenduaren 19an, Fatimako Andre Mariaren parrokiara Andra Mari Abesbatzaren kontzertura joan zirenak. ZER EGIN BEHAR DUTE? Iztietako Osasun Zentroarekin … Jarraipena