Beraun kalea Jesus Guridi kaleko 11. zenbakiarekin eta Jesus Guridi eta Julian Lavilla kaleak lotzen dituzten bi igogailuak ireki dira, biak tarteko geltokiekin

Errenteria 2019-2023 Legegintzaldiko Planak planteatzen zuen helburuetako bat Oinezko eta Bizikleta bidezko Mugikortasun Planari eta Irisgarritasun Planari bultzada ematea zen. Orain, pertsonen mugikortasunaren eta auzoak hurbiltzearen aldeko apustu horri igogailu hau gehitu zaio. Beraun kalea Galtzaraborda etorbidearekin lotzen duten bi igogailu eraiki dira elkarren ondoan, auzo barruko eta auzoen arteko komunikazio bertikala hobetuz. 1.106.000 euroko … Jarraipena

Jolas-parke berria erdiguneko Txirrita parkean: haurrek diseinatutakoa egi bihurtuta

Unibertsoan oinarritutako iruditegiarekin eremu hezitzaile, inklusibo eta dibertigarria diseinatu da, jolasaz modu seguruan gozatzeko esparru librea 2017 urtean Marea Gora Errenteriako haur eta gazteen plan estrategikoaren partaidetza prozesuaren bidez, herriko ikastetxe guztietako eta aisialdi elkarteetako 4-12 urte bitarteko 2.000 haurrek parte hartu zuten Txirrita parkearen diseinuan. Haurrak, lehen aldiz, espazio publiko bat diseinatzen jarri izana … Jarraipena

Udalak eta Ostari Elkarteak ordutegi murriztuagoak adostu dituzte Madalenetako egunetarako eta erantzunkidetasunera dei egin dute kutsatzeak saihesteko

Uztailaren 21etik 25era, Madalenetako egunetan, ostalaritza-establezimenduek tabernak itxi eta terrazak jaso beharko dituzte 01:00etan. Udalak erantzunkidetasun kolektiboa eskatU du, elkarren arteko zaintza lehenesten jarrai dezagun, eta lanean ari direnekin arauak betetzeko elkarlanerako jarrera izan dezagun. Duela egun batzuk Jai Batzordeak eta Errenteriako Udalak egindako agerraldi publiko batean, Madalenak bertan behera utziko zituztela adierazi zuten, elkartze … Jarraipena

‘Hau bizipoza! / ¡Que viva la vida!’ ekimena aurkeztu du Jai Batzordeak

Ekainaren amaieran adierazi zuten Jai Batzordeak eta Udalak Madalenak bertan behera uztearen erabakia. Ez zen erabaki erraza izan hartutakoa eta hala eman zuten jakitera: “Guztiok maite ditugu Madalenak, baina bizi izan dugun eta oraindik bizitzen ari garen egoera aintzat hartuta, guztion osasunaren mesedetan, elkar zaintza lehenetsi behar dugu. Topaketa sozial jendetsuak saihestu behar ditugu eta … Jarraipena

Abian da ‘Bizi Errenteria’ programaren baitako erosketa bonuen kanpaina

Bonuak Bizi Errenteria programara atxikitako 200 establezimendu baino gehiagotan erabili ahal dira, uztailaren 15etik irailaren 15era. 30 €-tik gorako erosketatan 10 €-ko hobaria ematen du Errenteriako Udalak herritarrei euren etxeetara bidalitako bonu bakoitzak. Bonu kanpaina abiatzearekin batera hasiko dira, halaber, dinamizazio ekintzak; esaterako, uztailaren 23an Liburuaren Eguna ospatzeko lankidetzan jardungo dute herriko liburu dendek eta … Jarraipena

Hauteskunde-mahai batzuen ohiko kokapena aldatu da uztailaren 12ko hauteskundeetarako

COVID-19aren ondorioz indarrean jarritako osasun-protokoloak direla eta, hauteskunde-mahai batzuen ohiko kokapena aldatu da igandean egingo diren hauteskundeetarako. Honako hauek dira aldaketak: – Alaberga A.E., Pio Baroja Ikastetxea eta Udal Euskaltegia hauteslekuen mahai guztiak aldatuko dira Galtzarabordako Udal Kiroldegia / Polideportivo Municipal de Galtzaraborda hauteslekura. – Oarso Eraikuntza eta Viteri Eskola hauteslekuen mahai guztiak aldatuko dira … Jarraipena

Galtzarabordako Kiroldegiko taberna-kafetegia lehiaketara atera da

Errenteriako Udalak jakinarazi du lehiaketa publikora atera dela Galtzarabordako Udal Kiroldegiko kafetegiaren ustiapena. Baldintzak eta dokumentazioa udalaren webguneko (www.errenteria.eus) “kontratatzailearen profila” n argitaratuta daude. Ordaindu beharreko urteko kanona 10.800 eurokoa da (BEZ barne), tabernaren garbiketa- eta elektrizitate-gastuak gehituta. Instalazioa ekipatuta dago, eta, beraz, ez da beharrezkoa hasierako inbertsiorik egitea. Eskaintzak aurkezteko epea abuztuaren 4an amaituko … Jarraipena

Udal tasen zein zergen jaisteak eta itzulketak Talka- eta Suspertze-Planaren neurriak osatzen jarraitzen dute

Udalbatzarrak aste honetan ordenantza fiskalen aldaketa onartu du. Moldaketa honek bat egiten du COVID 19aren ondorioz hartutako beste zenbait neurrirekin, hain zuzen ere, udalak merkatari, ostalari, enpresa txiki, automo eta, oro har, herritarrei ezarriko dizkien hobari eta itzulketak tasei eta zergei dagokien neurriekin. Pandemiak eragindako egoerak arintzea eta ordainketak udal zerbitzuen erabilerara egokitzea bilatzea da … Jarraipena

Udalak udarako eskaintza zabala antolatu du Bizi Errenteria ekimenaren baitan

Udalak Covid-19aren ondorio ekonomikoei aurre egiteko martxan jarritako Talka- eta Suspertze-Planaren baitan Bizi Errenteria programa abiarazi zuen ekainaren erdialdean. Errenteriarren eta Errenteriako ekonomia-sektoreen arteko harremanak sendotuz, bere osotasunean herriaren eta herritarron suspertze ekonomikoan eragiteko bokazioarekin sortu da, elkarren zaintza erdigunean jarriz. Alde batetik, tokiko ekonomia bultzatzea du helburu egitasmo honek; bestetik, ezohiko uda hau, zeinean … Jarraipena

Ekainak 28, LGTBIQ+ pertsonen eskubideen nazioarteko eguna. Errenteriako Udaleko talde politiko guztien artean adostutako adierazpen instituzionala

51 urte igaro dira Stonewallen (New York) lesbiana, gay, trans eta, batez ere trabestiak, jasaten zituzten jazarpena eta xantaiaren aurrean matxinatu zirenetik. Ordutik, data hau mugarri bihurtu da LGTBIQ+ pertsonen borrokan eta Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen da: borroka disidente luzea eta lorpenak ospatzeko eguna da, baita eskubideen eremuan aurrera egiteko falta den guztia aldarrikatzeko eguna … Jarraipena