Matrikulak antzemateko sistema baten bidez hasiko dira kontrolatzen oinezkoen guneetan dabiltzan ibilgailuak

Herriko oinezkoen zonaldeetan ibilgailuen sarbideak matrikulak antzemateko LPR sistemaren bidez kontrolatzen hasiko dira, eta horretarako hainbat puntutan jartzen hasi dira. Sistema honek ahalbidetzen du erregulatutako errepidetik zirkulatzen duten ibilgailu guztien matrikulak identifikatzea eta baimena ez duten matrikulak antzematea, softwarea erabilita. Sistema hau dagoeneko abian dago Gaztañon (Altxu kaletik Gaztañora doan bidean), eta soilik autobusek zein … Jarraipena

Trafiko aldaketak Galtzarabordako biribilgune berriaren asfaltatze lanak direla eta

Datorren astean Galtzarabordako biribilgune berriaren asfaltatze lanak direla eta, Jaizkibel eta Murumendi kaleak moztuko dira asteartea 20 eta asteazkena 21ean. U6 autobus lineak bere ibilbidea aldatuko du eta zuzenean pasatuko da Parke Kaletik Ernio Kalera, Urdaburu kalean eta Murumendi kalean dituen geltokiak ezabatuz. Bestalde, Urdaburu kaletik doazen ibilgailuak ere kontrako norabidean egin ahal izango dute … Jarraipena

Ostiralean irekiko dute zaborren, ibilgailuen eta lurzoruaren tasak ordaintzeko epea

Abuztuaren 16tik urriaren 7a arte, biak barne, kobratzeko jarrita egongo dira 2019ko ekitaldiko ordainagiri hauek: – Hondakinen Bilketagatiko Tasa. – Ibilgailuak Sartzeko Tasa. – Toki Publikoko Lurzoruaren Aprobetxamendu Tasa. Adierazitako epe hori bukatu ondoren premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo zaio eta ordaindu ez diren kuotak dagokion gainordainarekin kobratuko dira. Sarrera modua: Helbideratutako ordainagiriak borondatezko epearen … Jarraipena

Udalak Fanderiako Errota Interpretazio Zentroko taberna-jatetxearen kudeaketa esleitzeko dokumentazioa aurkezteko epea zabaldu du

Udalak Fanderiako Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroko (Ibaiaren Etxea) taberna-jatetxearen lizitaziorako eskaintzak aurkezteko epea, hasieran abuztuaren 6reko aurreikusia, zabaldu du. Horrela, eskaintzak aurkezteko azken eguna izango da abuztuaren 22a 14:00 arte, eta informazio gehiago eskura daiteke https://errenteria.eus/zu/kontratatzailearen-profila/plataforma-ej/ webgunean, 943 449 608 telefono-zenbakian edo kontratazioa@errenteria.eus posta elektronikoko helbidean.

Geldialdi teknikoa dela eta, Galtzarabordako kiroldegia itxita egongo da abuztuaren 1etik 15era

Galtzarabordako Udal Kiroldegiak ohiko geldialdi teknikoa egingo du abuztuko lehen hamabostaldian, urtero bezalaxe, Osasun Araudia betetzeko, eta garbiketa eta mantenimendu lanak direla eta. Aurten, instalazioen geldialdi tekniko hori baliatuko da instalakuntzaren bi galdarak aldatzeko. Honen diru-inbertsioa 70.000 euro ingurukoa izango da. Horretaz gain, bi igerilekuak erabat hustu eta garbituko dira eta indarrean dagoen araudiari jarraiki … Jarraipena

Madalenetako argazkiak, herritarren eskura

Madalenak amaitu berritan, jaietako eta jaien atariko hainbat eta hainbat ekintzetako argazkiak argitaratu ditugu Herri Bizian, Erromeria Egunetik hasi eta uztailaren 25a arte. Guztiak Flickr-en jarri ditugu, herritarrek bertan ikusi edo, hala nahi izanez gero, deskargatzeko. Argazki guztiak libreak dira CC-BY-SA lizentziarekin eta beraz, edonork jaitsi ditzake tamaina ezberdinetan. Lizentzia libre honek eskatzen duen bakarra, … Jarraipena

Madalenak direla eta jai parekideen aldeko eta eraso sexisten kontrako kanpaina martxan jarri du Udalak

Madalenetan jende ugari biltzen da, eta ospakizunetarako eta ondo pasatzeko gogoa izaten da. Emakume eta gizonak kalera ateratzen dira, eta gizarte-arauak malgutu egiten dira. Horrenbestez, Errenteriako Udalak aldarrikatu nahi du benetan garrantzizkoa dela nabarmentzea elkar errespetua behar dugula eta elkarbizitzaren aldeko jokabideak behar ditugula. Emakume izate hutsagatik egoera gogorrak bizi izaten ditugu, izan ere, enbarazu … Jarraipena

Duintasunak ohorezko oroigarria jasoko du larunbatean

Udalak, larunbat honetan, hilak 20, ohorezko oroigarria emango dio eta omenaldi xume bat eskaini, Madalenetako omenduari: Duintasuna kolektiboari. Ekitaldiari 18:30ean emango diote hasiera Niessen Kulturgunean. Modu horretan, kolektiboak herriko erretiratu, pentsiodun eta adinduen kolektiboa sentsibilizatzeko eta duintzeko egiten duen lana aitortuko du Udalak. Era berean eta omenaldi honetaz gain, eurak izango dira 2019ko Madalenei hasiera … Jarraipena

Madalenak 2019: trafiko aldaketak, aparkatzea, autobus zerbitzuak eta kale-igogailuak

Madalenak direla eta, herriko hainbat kale trafikorako itxiko dira. Hori horrela, zenbait zerbitzuk honako aldaketak izango dituzte: TRAFIKO MOZKETAK – Touring etorbidea uztailaren 17ko 08:00etan trafikorako itxiko da barrakak jartzeko, eta uztailaren 28an irekiko da berriro. – Nafarroa hiribidea uztailaren 21ean moztuko da, 06:30ean, Galizia (Niessen) eta Santa Klara biribilguneen artean postuak muntatzeko. Hala ere, … Jarraipena

Udalak lehiaketa atera du Fanderiako Errota Interpretazio Zentroko taberna-jatetxearen kudeaketa esleitzeko

Fanderiako Errotaren eraikinean birgaitze-lanak egin ondoren, Udalak erabaki du berriz ere lizitaziora ateratzea prozedura ireki bidez bertako taberna-jatetxeko ostalaritza-kudeaketa. Berritasun nagusia da Udalak berreskuratu duela eraikin publikoak lehen ere izan duen erabilera soziala eta ingurumenaren baitakoa, ibaiaren interpretazio-zentro bihurtu baitu. Bertan, ingurumenaren eta kulturaren inguruko jarduerak burutuko dira Oiartzun ibaiaren inguruneko paisaiaren ekintza planaren baitan: … Jarraipena