Akordiora iritsita amaiera eman zaie TAO eta garabi zerbitzua publifikatzearen ondoriozko prozesu judizialei

Udalak TAO eta garabi zerbitzuak publifikatzeak eragin zituen langileen eta Udalaren arteko hainbat demanda, akordiora iritsi arte auzibidean zeudenak. Aldeak akordio batera iritsi direnez, aipatutako prozedura judizialak ebatzi egin dira. Hain zuzen ere, akordio horiekin adostu da kaleratzeak bidezkoak direla eta kalte-ordainak hobetuko zaizkiela langileei legeak baimendutako mugen baitan. Publifikazioa egin genuenean hartutako konpromisoari jarraiki, … Jarraipena

Inauterietako tabernen itxiera-ordutegia: ZUZENKETA

Aste honetan Udalak jakinarazi du datorren asteburuan tabernek beranduago itxi ahal izango dutela inauteriak direla eta. Erabakia oker zegoela antzeman da, ordutegiaren luzatzea martxoaren 1etik 2rako eta martxoaren 2tik 3rako gauetarako izango zela baitzioen, eta soilik izango da larunbatetik iganderako gauean (martxoaren 2tik 3ra). Gainera, ordutegia ezberdina izango da tabernentzat eta diskoteka eta kafe antzokientzat. … Jarraipena

Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren inguruko erakunde adierazpena onartu du Errenteriako Udalak

Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren 43. urteurrenaren harira, Errenteriako Udaleko Bozeramaleen Batzordeak aho batez  onartu du erakunde adierazpena. Hona adierazpenaren testu osoa: SEADen 43. urteurrenari buruzko erakunde-adierazpena Egun gutxi barru, 2019ko otsailaren 27an, Saharar Herriak Saharar Estatuaren (Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa – SEAD) 43. urteurrena ospatuko du. 43 urte dira Mendebaldeko Sahararen okupazioaren aurrean Herri Sahararrak … Jarraipena

Astelehenean hasiko da Udako Oporrak programan izena emateko epea

Astelehenean, martxoaren 4ean, irekiko da Udako Oporrak 2019 programan izena online emateko epea. Errenteria Udalak jakinarazi du hurrengo astelehenean, martxoaren 4an, irekiko dela Udako Oporrak 2019 programan izena emateko epea online. Izan ere, epea martxoaren 22 bitartean egongo da zabalik, eta bertan Errenterian erroldatutako haur guztiek parte hartu ahal izango dute. Iaz martxan jarri zen … Jarraipena

Trafiko-aldaketak eta afekzioak inauteriak direla eta

Inauteriak direla eta, Udaltzaingoak trafikoaren inguruko neurri batzuk ezarri ditu martxoaren 2 eta 3rako. Desfileen ordutegiak Martxoak 2, larunbata – Hasiera: 18:30 – Amaiera: 20:30 Martxoak 03, Igandea – Hasiera: 12:00 – Amaiera: 15:00 Desfileen ibilbidea Pontika – Arramendi pasealekua – Errioxa biribilgunea – Tulle – Maria Lezo – Xenpelar – Biteri – Alfonso XI … Jarraipena

Udalak kolaborazio hitzarmen bat sinatu du Eusko Jaurlaritzarekin etxebizitza hutsen merkaturatzea sustatzeko

Errenteriako Udalak kolaborazio hitzarmen bat sinatu du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailarekin etxebizitza hutsen merkaturatzea sustatzeko eta horien beharra duten bizikidetza unitateei zuzentzeko. Zehazki, Bizigune, Etxebizitza Hutsen Programaren eta ASAP (Alokairu Segurua, Arrazoizko Prezioa) programaren bidez egingo da. Horrela, etxebizitzak modu seguru batean alokairuan emateko aukera izango dute jabeek. Hori horrela, hemendik … Jarraipena

Sute bat gertatu da gaur goizean Maurice Ravel kalean

Udalak jakinarazi du gaur goizean sute bat gertatu dela Maurice Ravel kalean. Goizeko 03:45ak inguruan aparkatuta zegoen ibilgailu batek su hartu duela, ondoren, sutea inguruan zeuden 4 ibilgailuetara zabaldu delarik. Sutea ondoan dagoen etxebizitzara ere zabaldu da, kalteak eraginez fatxadan, nahiz eta suhiltzaileek sua itzaltzea lortu duten. Ez da inor zauriturik egon nahiz eta polizia … Jarraipena

Errenteriako Udaleko Bozeramaileen Batzordearen adierazpen instituzionala, atzo emakume batek jasan zuen eraso sexistaren aurrean

Errenterian emakume batek jasan duen eraso sexistaren aurrean, Errenteriako Udalaren Bozeramaileen Batzordeak, aho batez, ondorengo adierazpen instituzionala adostu du: 1.- Errenteriako Udalak erabat gaitzesten du asteartean, otsailak19; Errenterian gertatu den erasoa. 2.- Errenteriako Udalak erabateko gaitzespena erakutsi nahi du emakumeei egindako edozein indarkeria motaren aurrean, eta, zero tolerantzia adierazten du edozein eraso matxistaren aurrean. Halaber, … Jarraipena

Alkatea eta Bozeramaile Batzordea Errenkoalde merkatarien elkartearekin bildu dira segurtasunaren inguruan jarduteko

Talde politiko guztiek adostutatko segurtasunerako akordioa landu da merkatarien elkartearekin egindako bileran. Horretaz gain, gai honen inguruan, azken hilabeteetan emandako pausuen berri ere eman da bilera horretan. Bileran Udaleko Bozeramaile Batzordeak otsailaren 5ean herritarren segurtasunaren inguruan aho batez hartutako akordioa transmititu da. Gogorarazi behar da akordio horrek segurtasunaren gobernantzarako sistema berria izatearen garrantzia azpimarratzen duela … Jarraipena

ZU! zerbitzuak Udalak herritarrei ematen dien arreta hobetu du eta 49.000 pertsona artatu ditu urtebetean

Urtebete betetzear da ZU! Zure Udala leihatila bakarreko zerbitzua txertatu zenetik, herritarrari arreta emateko modua nabarmen hobetu duen zerbitzua. Errenteria 2025 Plan Estrategikoak bere egiten zuen lan ildoetako bat ongi konektatutako herri bat sortzea zen. Erronka honek, beste hainbat aspektuz gain, Udalak herritarrekin erlazionatzeko erabiltzen duen antolaketa eredua eta sistema telematikoa birpentsatzera behartzen zuen. Hausnarketa … Jarraipena