Astelehenean irekiko dute Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Gaineko Zerga ordaintzeko epea

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2019ko zerga ordaintzeko borondatezko epea astelehenean, otsailak 18, hasiko da eta apirilaren 5ean bukatuko da, biak barne. Helbideratutako erreziboak, beti bezela, epearen azken egunean kobratuko dituzte. Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamenduaren arabera, adierazitako epe hori bukatu ondoren premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo zaio besterik gabe eta ordaindu ez diren kuotak dagokien gainordainarekin … Jarraipena

Landa-eremuan hondakinen gaikako bilketa-sistema berria abian jarri du Udalak

Landagunean bost hondakinetako ekarpen-gune jarri dira: Zamalbide, Zentolenberri, Masti-Loidi, Zerradi (Oiartzun) eta Benta-Auzolan (Astigarraga). Datorren astean landagunean dauden edukiontzi zahar guztiak, baita lurpekoak ere, kendu egingo dituzte. Ingurumen hobekuntzarako eta legedi berria betetzeko asmoarekin, Errenteriako Udalak 2017an hiri-eremuan ezarri zuen hondakinen gaikako bilketarako udal sistema berria, eta orain urte eta erdi geroago 2019an bukatu du … Jarraipena

‘Egin zaidazu bisita’ abestiaren kanpainako argazkiak ikusgai izango dira gaurtik aurrera autobus geltokietako markesinetan

Errenteriako Udalak aurreko hilaren 19an aurkeztu zuen Egin zaidazu bisita abestiaren bideokliparen harira, eta bertan parte hartu zuten hamalau protagonistarekin, ostiral honetan komunikazio kanpaina bat jarriko da martxan herriko hemezortzi autobus geltokitan. Horren helburua da herri osoan zehar, auzo desberdinetan, Errenteriak duen aniztasuna balioan jartzea, elkarbizitzaren mezua zabaltzea eta herri abegitsua dela adieraztea. Irudietan ikus … Jarraipena

Gazteentzako etxebizitza komunitarioa: logelen zozketan parte hartzeko izena emateko epea, bihartik aurrera zabalik

Gazteen etxebizitza komunitarioaren eslepeinerako zozketan parte hartu nahi duten gazteek eskaera egin dezakete otsailaren 8tik otsailaren 27ra arte ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan (Herriko plaza, 1), astelehen, asteazken eta ostiraletan 7:30etik 15:00etara, edo astearte eta ostegunetan 7:30etik 20:00etara edo online. Etxe komunitarioko logelen zozketan parte hartu ahal izango dute Errenteriako udalerrian erroldaturiko 18 eta 30 … Jarraipena

Errenteriako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak 2019ko otsailaren 5ean herritarren segurtasunaren inguruan aho batez hartutako akordioa

Errenteriako biztanleen artean azkenaldian kezka areagotzen ari diren segurtasunaren arazoaren eta gaien inguruan, Bozeramaileen Batzordean ordezkaritza duten talde politikoen bozeramaileek (EH Bildu, PSE-EE, Errenteria Irabaziz, EAJ-PNV) hau erabaki dute aho batez: 1.- Onartzen dugu gizarte gisa datozen urteetan parean izango ditugun erronkak oso exigenteak izango direla eta segurtasuna gakoa dela desafio eta aukera horiei arrakastaz … Jarraipena

Zaintza lanetarako sei kamera berri instalatuko dituzte

Errenteriako Udalak hainbat kaleko-kamera jartzeko lanei ekingo die bihar goizean. Instalazio honekin segida emango die indarrean dauden planei, Iztieta, Erdialde eta Gabierrota inguruen zainketa elektronikoarekin. 2018ko apirilean kontratazio deialdiarekin abian jarri zen proiektu honek sei kamera berri jartzea hartzen du aintzat, zehazkiago, hiru, Juan Olazabal inguruan; bi Nafarroa etorbidearen Diputazio plazaren inguruan eta, azkena, Gabierrotan. … Jarraipena

Bide publikoan aparkalekua arautzen duen zerbitzua eskaintzeagatik (TAO) tasa ordaintzeko epea, zabalik

Bide publikoan aparkalekua arautzen duen zerbitzua eskaintzeagatik (TAO) tasari dagokion 2019ko ekitaldiko Kobratze Errolda egin eta ordainagiriak jaulki direlarik, kobratzeko borondatezko epeari hasiera eman zaio, ondorengo xehetasunak kontutan hartuz: Ordaintzeko epea: – 2019ko urtarrilaren 30etik martxoaren 5a arte, biak barne. Ordaintzeko modua: Helbideratutako ordainagiriak borondatezko epearen azken egunean, hau da, martxoaren 5ean, baimendutako entitate eta … Jarraipena

Udala 1077 luminaria aldatzen hasi da

Errenteriako Udalak Iztieta-Ondartxon, Txirrita-Maleo industrialdean, Galtzarabordan eta Alaberga Behekoan 1.077 luminaria hornitu zein muntatze-lanak hasi ditu gaur. Lanak datozen bost hilabeteetan gauzatuko dituzte eta argiteri publikoan iaz egindako aldaketei jarraipena emango diete. Jardueren helburu nagusiak dira argiteria publikoan energia elektrikoaren kontsumoa murriztea eta herriko segurtasuna indartzea. Horretarako gaur egun dauden argiak aldatu eta horien ordez … Jarraipena

Errenteriako Udalak eta Aldundiak hitzarmen bat sinatu dute Beraungo kirolgunea eraberritzeko

Julen Mendoza Errenteriako alkateak eta Denis Itxaso, Kultura eta Kiroleko Diputatuak hitzarmen bat sinatu dute Beraungo udal kirolgunea berritzeko. Proiektuaren kostea 1.512.103 eurokoa da eta horietatik 480.000 Aldundiak jarriko ditu. Gaur egun, harmailen erdialdea bakarrik dauka estalita, eta asmoa da haien bi alboak ere estaltzea. Estalkirik ez egoteak berekin ekarri du, denboraren poderioz, ura ugari … Jarraipena

Herriko hiru ikastetxe publikoek aurrematrikula kanpaina aurkeztu dute

Urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra izango da aurrematrikula epea (otsailaren 7a izango da online egiteko azken eguna). Herriko hiru ikastetxe publikoek, hau da, Bizarain Ikastolak, Cristobal Gamon Ikastetxeak eta Koldo Mitxelena Herri Ikastetxeak, 2019-20 ikasturterako ikasle berrien aurrematrikula kanpaina aurkeztu dute Udaletxean. Kanpaina hori urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra burutuko da, 2016 eta 2017 urteetan jaio diren … Jarraipena