Errenteriako Udalak adinekoentzako bizi osorako etxebizitzen aurreproiektua aurkeztu du

Argazkian: Eñaut Gracia, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia, eta Aizpea Otaegi, alkatea Matia Fundazioa, zerbitzu soziosanitarioen esparruan erreferentziazko eragilea Gipuzkoan, Errenteriako Udalaren bidelagun izan da aurreproiektua garatzeko Errenteriako Udalak herrian bizi osorako adinekoentzako etxebizitzak eskainiko dituen egoitza bat eraikitzeko proposamena landu du. Bisitak eta adituen aholkularitza Errenteriako Udalak, proiektu honetan lanean jardun den urte luzean, bisitak egin … Jarraipena

Udalak 223.000 euro eman dizkie herriko 170 merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu-establezimenduri digitalizazioko eta trantsizio ekologikoko proiektuak eta ekintzak gauzatzeko

Errenteriako Udalak iazko uztailean deialdi bat egin zuen herriko establezimenduei aurre egiten laguntzeko digitalizazioa, elektrizitatearen prezioaren aldaketa garrantzitsuak, iraunkortasuna edo TicketBAI sistemaren berehalako ezarpena bezalako erronkei aurre egiten laguntzeko. Modernizazioari, egokitzapenari eta etengabeko hobekuntzari begira, udalerriko 170 enpresari eman zaie laguntza, horiek ekintzak eta proiektuak aurkeztu ondoren. Enpresa gehienek digitalizazioaren inguruan aurkeztu dituzte proposamenak. Proiektuek … Jarraipena

Madalen Literatur Sarietan lanak aurkezteko epea, zabalik

Dagoeneko zabalik dago Madalen Lietartur Sarietan lanak aurkezteko epea. Aurten 36. edizioa izango da, eta, urtero bezala, lan sorta zabala espero du Udalak. Epaimahaian Eider Rodriguez eta Lander Garro idazle errenteriarrak izango dira. Epea 2023ko martxoaren 31n amaituko da. Oinarriak hemen deskargatu daitezke.

Errenteriako Udalaren adierazpen instituzionala Emakumeen Nazioarteko Egunean

Denon bizitzak erdigunean leloa hautatu du Euskal Herriko mugimendu feministak 2023ko martxoaren 8rako aldarrikapen gisa. Errenteriako Udalak lelo horretara batu nahi du guztion bizitzetan zaintzaren beharrezkotasuna azpimarratuz. Guztiok baitugu zainduak izateko beharra bizitzan zehar, eta guztioi egokitzen baitzaigu zaintzaile izatea ere. Pandemiak agerian utzi digu, hain juxtu, bizitza zaurgarria eta dependientea dela. Eta bizi-baldintza duin … Jarraipena

Etxekolan, zaintza eta etxeko langileentzako eta kontratatzaileentzako aholkularitza eta bitartekaritza zerbitzu publikoa

2022ko maiatzean Errenteriako Udalak 1,3 milioiko diru-funtsak jaso zituen pandemiaren errealitateari aurre egiteko eta horren zati bat ‘Zaintzak duintzen’ estrategia garatu ahal izateko bideratzea erabaki zuen. ‘Zaintzak duintzen’ estrategia Errenteriako III. Berdintasunerako Planaren zaintza-lanen ekonomia feminista ardatzean jaso diren helburuen aterkipean kokatzen da. Hain zuzen, zaintzarekiko herri erantzunkidea izateko bidean urratsak ematea eta zaintza-lanetan diharduten … Jarraipena

Iztietako oinezkoentzako zubiaren konponketa eta mantentze lanak hasi dira

Udala Iztietako oinezkoen zubiaren konponketa eta mantenu obrak hasiko ditu. Hori dela eta zubia itxita egongo da. Aste honetan ezarpen lanak hasi dira -hesiak, kasetak, eta abar.- eta datorren astean obrak hasiko dira. Hiru hilabeteko exekuzio-epe aurreikusten da eta lanek irauten duten bitartean, horien exekuzio ona eta langileen zein erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko, zubia itxita egongo … Jarraipena

Beraun auzoa birgaitzeko plana martxan dago

Argazkian, eskubitik ezkerrera: Alazne Korta, Giza Baliabideetako zinegotzia; Aizpea Otaegi, alkatea, eta Eneko del Amo, Hirigintza zinegotzia. Udalak Beraungo etxebizitza-blokeetako ordezkariak gonbidatu nahi ditu martxoaren 9an, osteguna, egingo den informazio-bilerara. Bertan, auzoko bloke batzuetan egingo den ekorehabilitazioaren berri emango da Udalak dirulaguntza jaso du Beraun auzoan hiri-berroneratze integraleko prozesua gauzatu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Lurralde … Jarraipena

Udalbatzaren ohiko osoko bilkura bihar izango da

Bihar, asteartea, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da. Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan. Hau da saioaren gai zerrenda: 1. 2023ko urtarrilaren 31ko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea. 2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 134 zk.tik … Jarraipena

Udalak abian jarri du, modu pilotuan, gatazka komunitarioen bitartekaritza eta kudeaketa zerbitzu berria

Argazkian, ezkerretik eskuinera: Mikel Amenabar, Udaltzaingo burua; Aizpea Otaegi, alkatea, eta Bernar Lemos, Segurtasun zinegotzia  Zerbitzuak bizilagunen artean zein espazio publikoan gara daitezkeen hainbat gatazka artatuko ditu Errenteriako edozein bizilagunek eska dezake zerbitzua. Presentziala izango da, baina aurretiko hitzorduarekin funtzionatuko du Zerbitzu hori modu pilotuan jarri dute martxan, eta udalerriko hainbat eragilerekin bizikidetzari buruz egindako … Jarraipena

Errenteriako Udalak Gabierrota pasealekua hobetzeko proposamena aurkeztu du

Argazkian: Gabierrotako auzo elkarteko ordezkariak eta udal ordezkariak Gabierrota pasealekua, ia 300 metroko luzera eta hektarea erdiko azalera duena, udalerriko gunerik garrantzitsuenetako bat da. Gainera, bi auzo lotzen ditu oinezkoentzako: Gabierrota eta Erdialdea. Udalak proposamen bat aurkeztu du pasealeku honen potentzialtasuna handitzeko. Alde batetik, erakargarriagoa eta seguruagoa egin nahi da pertsonentzat, dagoen zoladura hobetuz eta … Jarraipena