Errenteriako autobus urbanoetan ere Mugiz ordaindutako bidaien prezioa %50 murriztuko da datozen hilabeteetarako

Errenteriako Udalak, beste erakunde batzuek bezala, bat egin du garraio publikoaren erabilerarako hobari-kanpainarekin. Horrela, Mugi txartela erabiliz ordaintzen diren joan-etorrien prezioa erdira jaitsiko da. Hurrengo hiru hilabeteetan, hau da, atzo (irailak 1) hasi eta abenduaren 31ra arte, autobus urbanoetan egiten diren bidaiek % 50eko deskontu automatikoa izango dute Mugi txartelean. Herri barruko autobusetan tarifa murriztu … Jarraipena

Arramendi pasealekuan esku hartuta, aparkatzeko tokiak bikoiztuko dituzte

Arramendi pasealekuan egingo den esku-hartze baten ondorioz, aparkaleku kopurua bikoiztuko da, 12tik izatetik 25era pasatuko dira. Horretarako, egungo lineako aparkalekuaren ordez bateriako aparkaleku bat jarriko da. Lanak dagoeneko hasi dira, eta obrak egiteko epea 6 astekoa da eta esleipenaren aurrekontua 40.928,96 eurokoa izan da. Parkea gero eta hurbilago Azken urte honetan, parkea lortzeko prestaketetan ezinbestekoak … Jarraipena

Irailaren 5ean abiatuko da Bizi Errenteria erosketa bonuen laugarren kanpaina

Bonuak Errenteriako etxeetan jasoko dira eta irailaren 5etik abenduaren 4ra izango dira erabilgarri. Bakoitzarekin, 10 € edo gehiagoko erosketan 5 €ko hobaria eskuratuko da. Gazteen artean herrian erosteko ohitura sustatze aldera, bonu gehigarriak jasoko dituzte 18 eta 35 urte arteko gazteek. Udalak ia milioi erdi euro bideratu ditu kanpaina honetara. Aurreko kanpainetan 250 establezimendu baino … Jarraipena

Sormen eta kultur industrien poloa bere barruan hartuko duen Agustinetako eraikinaren lanak hasi dira

Ezkerretik eskuinera: Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua; Aizpea Otaegi, Errenteriako alkatea, eta Eneko del Amo, Hirigintzako eta Garapen ekonomikoko zinegotzia. Hasi dira sormen industrien poloa hartuko duen Agustinetako eraikina birmoldatzeko lanak. Hala jakinarazi dute gaur goizean, prentsaurrekoan, Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak eta Eneko del Amo, Hirigintzako eta Garapen … Jarraipena

Udalak Madalenen balorazio positiboa egin du

EMKE Bandak Zumardian eskaini zuen kontzertuak eman zien atzo amaiera 2022ko Madalenei eta gaur, hilak 26, Udalak jai egunen gaineko balorazioa egin nahi izan du. Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi izan dizkie 2 urtetako etenaldiaren ondoren, Madalenak berriro ere ospatu ahal izateko lanean aritu diren eragile eta herritar guztiei; izan ere, euren ahalegin eta … Jarraipena

Madalenak 2022: trafiko aldaketak eta beste hainbat informazio praktiko

Madalenak direla eta, honako aldaketa hauek egongo dira trafikoan eta zenbait zerbitzutan: TRAFIKO MOZKETAK – Touring etorbidea uztailaren 18tik trafikorako itxita egongo da barrakak instalatzeko, eta uztailaren 28an irekiko da berriro. – Nafarroa hiribidea uztailaren 21ean moztuko da, 06:30ean, Galizia (Niessen) eta Santa Klara biribilguneen artean postuak muntatzeko. HIRI BARRUKO ETA HIRI ARTEKO GARRAIORAKO LINEAK … Jarraipena

Arrats eta Ekintza BIBE elkarteek bihar jasoko dute ohorezko oroigarria

Bihar, hilak 20, Udalak ohorezko oroigarria emango die eta omenaldi xume bat eskaini, Madalenetako omenduei: Arrats eta Ekintza BIBE elkarteei. Ekitaldiari 18:30ean emango diote hasiera Niessen Kulturgunean. Modu horretan, Arratsek bazterkeria eta zaurgarritasun sozialeko egoerei aurre egiteko eta Ekintza BIBEk ludopatiaren eta beste adikzio batzuen errehabilitazioan egiten duten lana aitortuko du Udalak. Era berean eta … Jarraipena

Madalen jaiak askatasunean bizitzeko deia egin eta neurriak hartu ditu Udalak

Argazkian: alkatea eta udalbatza osatzen duten alderdietako ordezkariak. Emakumeek eta LGTBI pertsonek bazterkeria egoerak eta eraso sexistak jasaten dituzte bizitzako esparru guztietan, baita eremu publikoan eta jai-giroan ere. Horretaz jakitun, Errenteriako Udalak eraso sexistarik eta eraso LGTBIfobikorik gabeko jaien aldeko lanketa abiatuko du Madalen jaietan. Ekimen honen bidez, herritar orok jaien testuingurua erabateko askatasunean bizi … Jarraipena

Gaur izango da udalbatzaren ohiko osoko bilkura

Gaur arratsaldean, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da. Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan: https://errenteria.eus/udalbatza/ Hau da saioaren gai zerrenda: 1. 2022ko ekainaren 28ko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea. 2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 1415 … Jarraipena

Xenpelar tailerren ikasturte berrirako eskaintza aurkeztu dute

2022-2023 ikasturterako Xenpelar Tailerrek eskainiko dituzten ikastaroak aurkeztu ditu gaur Maite Gartzia Kultura zinegotziak. Helduei zuzendutako 50 ikastaro izango dira guztira. Pintura, zeramika, argazkigintza, egur tailla, altzarien zaharberritze eta patchwork diziplinetan ikastaro eskaintza dibertsifikatu eta ezagutza maila ezberdinetara egokitu da. Hauen iraupena ere moldatu da. Ikasturte osoko eta lauhileko ikastaroak egongo dira eta astean 2 … Jarraipena