Euskararen erabileraren neurketa Errenteriako kaleetan

Errenterian hirugarren aldiz egin da euskararen kale erabileraren neurketa. Ikerketa hau oso erabilgarria da datu enpirikoak lortzeko eta euskararen biziberritzearen hausnarketarako, politikak erabakitzeko eta plangintzak diseinatzeko orduan. Bost urtean behin, herriko hainbat gune esanguratsutan neurtzaileak jartzen dira eta hortik pasatzen diren pertsona guztiak zein hizkuntzatan ari diren jasotzen dute. Hizlaria konturatu gabe, hainbat datu jasotzen … Jarraipena

Errenteriako Udaleko talde politiko guztien artean adostutako adierazpen instituzionala, Bilbon eta Getxon jazotako indarkeria matxistaren biktimen erailketak salatu eta gertaera horien aurrean mugimendu feministak Errenterian deitutako kontzentrazioarekin bat egiteko

Bilbon eta Getxon gertatutako bi emakumeen erailketa matxisten aurrean, Errenteriako Udaleko alderdi politikoek, aho batez, ondorengo adierazpen instituzionala adostu dute: 1.- Errenteriako Udalak erabat gaitzesten ditu Bilbon eta Getxon gertatutako erailketa matxistak eta zero tolerantzia adierazten du eraso matxista guztien aurrean. 2.- Horrelako gertaerak ez ditugu gure jendartean onartzen eta erakunde gisara lanean jarraituko dugu … Jarraipena

Udalak suziri eta petardoak ez erabiltzeko eskatu nahi die herritarrei

Jaiegun hauetan petardo eta leherkari txikiak erabiltzeko ohitura handia egon ohi da, eta Udalak, aurten ere, dakarten arriskuez eta albo-kalteez ohartarazi nahi ditu herritarrak. Horrelakoak darabiltzatenek zein inguruan daudenek min hartzeko arriskua edukitzeaz gainera, zaratarekiko hipersentiberak diren herrikideak ditugu eta haientzako ere oso kaltegarriak dira suziri eta petardoek eragindako zaratak. Gainera, ez dugu ahaztu behar, … Jarraipena

Emakumeen Etxeko neguko oporrak

Errenteriako Emakumeen Etxeak abenduaren 21etik 23ra goizez irekiko ditu ateak eta abenduaren 26tik urtarrilaren 5era itxita egongo da. Urtarrilaren 9tik aurrera, Emakumeen Etxea ohiko ordutegian irekiko da: astelehen eta ostiraletan, 9: 00etatik 13: 00etara, eta asteartetik ostegunera, arratsaldez, 16: 00etatik 20: 00etara, Txirrita parkean, z/g. Informazio gehiago telefono honetan 943 449 630 edo ZU! Arreta … Jarraipena

Abenduko udalbatzaren ohiko osoko bilkura astearte goizean izango da

Abenduko udalbatzaren ohiko osoko bilkura datorren asteartean, hilak 20ean izango da, goizeko 08:00etan. Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan: https://errenteria.eus/udalbatza/ Hau da saioaren gai zerrenda: 1. 2022ko azaroaren 29ko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea. 2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: … Jarraipena

2023ko udal hauteskundeetan Bolivia, Cabo Verde, Txile, Kolonbia, Korea, Ekuador, Islandia, Norvegia, Zeelanda Berria, Paraguai, Peru, Erresuma Batua eta Trinidad eta Tobagoko nazionalek bozkatu ahal izango dute

 Hautesle-erroldan izena emateko epea 2022ko abenduaren 1etik 2023ko urtarrilaren 15era bitartekoa da Informazioa eska daiteke udaletan, Hautesle Erroldaren Bulegoaren probintzia-ordezkaritzetan eta 900 343 232 telefono-zenbakian Izapide hori errazteko, Hautesle Erroldaren Bulegoak posta bidez jakinarazpena bidaliko die Espainiako estatuan bizi diren 13 estatu horietako 455.024 herritarri, hautesle-erroldan inskribatzeko eska dezaten. Akordioaren baldintza guztiak betetzen dituztenek gako … Jarraipena

Aizpea Otaegi alkateak eta Gotzone Sagardui sailburuak bilera egin dute

• Alkateak urriaren 11n egindako eskaerari erantzunez, Beraungo anbulatorioko arreta-ordutegia murriztu behar zela jakin ondoren, atzo bilera bat egin zen Bilbon Gotzone Sagardui Osasun sailburuarekin, eta bertan parte hartu zuten Aizpea Otaegi alkateak eta Itziar Ostolaza eta Maite Gartzia bozeramaileek • Bileran sailburuak ez zuen konpromisorik hartu Beraungo anbulatoriotik kendutako 17:00etatik 20:00etarako zerbitzua berrezartzeko Urriaren … Jarraipena

Interneterako sarbidearen bidez adingabeen hezkuntzarako eskubidea bermatzeko Gizarte Larrialdietarako Laguntzen osagarria

Argazkian: Aizpea Otaegi, alkatea, eta Eñaut Gracia, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia • Laguntza-lerro berri bat eratu du Udalak, derrigorrezko eskolatze-adinean dauden adingabeak dituzten familia kalteberenek Interneterako sarbidea bermatuta izan dezaten, ikasleek ikasturtea bermeekin eta normaltasunez jarraitu ahal izateko COVID-19aren konfinamenduaren garaian, Udalak adingabeak beren kargura zituzten familia ahulenen hezkuntzarako eskubidea bermatu zuen, Interneterako sarbidea ahalbidetzen zuten … Jarraipena

Errenteriako Udaleko talde politiko guztien artean adostutako adierazpen instituzionala, Errenterian jazotako sexu erasoa salatu eta emakumeari babesa adierazteko

Errenteriako emakume batek jasan duen sexu erasoaren aurrean, Errenteriako Udaleko alderdi politikoek, aho batez, ondorengo adierazpen instituzionala adostu dute: 1.- Errenteriako Udalak erabat gaitzesten du Errenterian gertatutako sexu erasoa eta zero tolerantzia adierazten du eraso matxista guztien aurrean. 2.- Errenteriako Udalak erasoa jasan duen emakumeari babesa adierazi eta eskura dituen bitartekoak eskaini nahi dizkio, erreparazioan … Jarraipena

2022ko azaroaren 25erako Errenteriako Udalaren erakunde adierazpena Emakumeen Aurkako Indarkeriaren aurkako Eguna dela eta

GUZTIOK INDARTSUAGO INDARKERIARIK GABE 2022ko azaroaren 25 honetan gogora ekarri nahi dugu emakumeek, emakume izate soilagatik, askotariko indarkeriak pairatzen dituztela eguneroko bizitzan, eremu pribatu zein publikoan. Indarkeria matxista giza eskubideen urraketa da, genero-desberdintasunen adierazpen larriena, botere-harreman desberdinetan eta emakumeen aurkako bereizkerian oinarritzen dena. Egiturazko arazoa da, jendartearen kapa eta eskala guztietan ematen dena eta, zentzu … Jarraipena