Udalerriaren irisgarritasun plana ikusgai jarri du Errenteriako Udalak ekarpenak jasotzeko

Errenteriako Udala Udalerriko Irisgarritasun Plana eguneratzeko lanak bukatzen ari da. Azkeneko hilabeteetan herritarrekin lanean aritu da hainbat modutan planaren edukia ahalik eta eraginkorrena izan dadin. Planaren elaborazioa kontraste fasean sartu da eta udalak ikusgai jarri du orain arte egindakoa, nahi duenak ekarpenak egin ahal izateko. Planaren materialak https://errenteria.eus/irisgarritasun-plana/ helbidean kontsultatu daitezke. Ekarpenak egiteko epea gaur … Jarraipena

Errenteriako Udalak eta EHUko Udako Ikastaroek aurten antolaturiko ikastaroan, udalen eta herritarren arteko harremana aztertuko dute zozketa bidezko metodologiei begiratuta

Errenteriako Udalak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroek, elkarlanean, antolaturiko Udalok zeinekin partekatu behar dugu boterea? Ausazko metodologiak aztergai izeneko ikastaroa hartuko du Errenteriako Lekuona Fabrikak irailaren 12an. Udalgintza komunitarioaren inguruan iaz hasitako hausnarketari jarraipena eman nahi diote ekimenaren arduradunek. Izan ere, herritarren eta erakundeen arteko harremanak gauzatzeko bide eraginkor berriak bilatzen jarraitzen baitute. Ikastaroa … Jarraipena

Madalenetako egitaraua aurkeztu dute korporazioko kideek

2022ko Madalenetako programaren aurkezpen ofiziala egin dute gaur, hilak 12, Herriko plazan, udal ordezkariek. Hasteko, Aizpea Otaegi alkateak Madalen jairik gabeko bi urte igaro ondoren, aurtengoak “desio eta irrika bikoitzarekin” hartuko ditugula adierazi du. Alkatearen hitzetan, Madalen jaiak komunitatea birsortzeko ezinbesteko hitzordua dira: “Herri honekin eta elkarrekiko dugun konpromisoa berritzeko egunak dira”. Era berean, Madalenak … Jarraipena

Bonuen kanpaina berrira atxikitzera deitu ditu Udalak herriko merkatari, ostalari eta zerbitzu emaileak

Udalak dei egiten die herriko merkatari, ostalari eta zerbitzu-emaileei izena ematera tokiko ekonomia bultzatzeko irailean hasiko den bono-kanpainan parte hartzeko. Atxiki daitezkeenak dira, bonuen bidez ondasun edo zerbitzuak erosteko aukera ematen duten Errenteriako merkataritza, zerbitzu, ostalaritza, eta jatetxeetako txikizkako establezimendu guztiak. Deialditik kanpo gelditzen dira, beraz, firma handien, eta estatuan edo nazioartean ezarpen handia duten … Jarraipena

Udalak herritarren asebetetzeari eta beharrei buruzko 2022ko inkestaren emaitzak aurkeztu ditu

Argazkian, ezkerretik eskuinera: Eñaut Gracia, Informazioaren Gizartearen zinegotzia; Aizpea Otaegi, Errenteriako alkatea, eta Maite Gartzia, alkateordea. Maiatzean inkestak egin ziren herritarren artean ezagutzeko udalerriarekin, Udal Gobernuarekin eta Udalak ematen dituen zerbitzuekin zerikusia duten hainbat gairi buruz duten iritzia. Inkesta hau bi urtean behin egiten da 2016tik, eta gardentasun-ariketa bihurtzen da, gardentasun-atarian baitaude eskuragarri. Beraz, egiten … Jarraipena

Pontikan aparkaleku-eraikin berria egiteko obrak lizitaziora atera ditu Udalak, Barandiaran parkea errealitate bihurtzeko urrats garrantzitsua emanez

Aparkalekuaren proiektua Udalak lizitaziora atera du Pontikan aparkaleku-eraikin berria egiteko obren kontratua. Kontratatu beharreko lanen aurrekontua 3.248.422,12 eurokoa da (BEZa barne). Aparkalekuak egiteko bikoitza izango du; batetik, disuasio-aparkalekua izatea kanpotik datozenentzat, eta, bestetik, bertakoen aparkaleku-eskaerei erantzutea. Aparkalekuaren proiektua Hiru solairuko eraikin bat eraikitzea aurreikusten da, 183 aparkaleku berri egiteko. Horrela, Barandiaran parkea eraikiko den orubean … Jarraipena

Errenteriako Udalak dirulaguntzen lerro berri bat jarri du abian, merkatariei, ostalariei eta zerbitzuei digitalizazioa eta trantsizio ekologikoa bultzatzen laguntzeko

Argazkian: Errenteriako Udaleko, Errenkoaldeko, Errenteriako Merkatuko Merkatarien Elkarteko (EMKT), Ostari elkarteko eta merkatari independenteen talde batetako ordezkariak. Deialdia hiri-ekonomiako eragileekin batera landu da eta hasierako aurrekontua 450.000 eurokoa izango da Hiri-ekonomia osatzen duten sektoreek azken urteotan abiatu dituzten planetan ―hala nola Merkataritza Berrindartzeko Plan Berezia (PERCO), eta Errenteriako Ostalaritzaren Plan Estrategikoa― aukera gisa identifikatu dute … Jarraipena

Ekainaren 28an, LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, Errenteriako Udalaren adierazpen instituzionala

53 urte igaro dira New Yorken Stonewall-eko istiluak gertatu zirenetik. Testuinguru hartan lesbiana, gay, trans eta trabestiak poliziaren aldetik jasaten zituzten jazarpen eta xantaien aurrean erreboltatu ziren eta, ondorioz, data hori mugarri bihurtu zen LGTBIQ+ pertsonen borrokan. 10 urte beranduago, 1979ko ekainaren 10ean, polizia batek Antonio Vicente Santa María (Francis) hil zuen Errenteriako diskoteka batean. … Jarraipena

Udalbatzaren ohiko osoko bilkura bihar izango da

Bihar, asteartea, 18:30ean, udalbatzaren ohiko osoko bilkura izango da. Saioa publikoari irekia izango da, publikotasuna bermatze aldera, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da esteka honetan. Hau da saioaren gai zerrenda: 1. 2022ko maiatzaren 31ko ohiko bilkurari dagokion akta irakurri, eta egoki bada, onartzea. 2. Ondorengo ebazpenen berri ematea: Alkatetzarenak eta Zinegotzi-ordezkarienak, 1154 zk.tik … Jarraipena

Udalak kontrataziora atera du Barandiaran parkearen exekuzio-proiektuaren erredakzioa

Udalak iragarri du Barandiaran parkearen exekuzio-proiektuaren idazketa kontrataziora atera duela, obrak egin eta parkea eraikitzeko beharrezkoa den  urratsa. Proiektuak kontuan hartuko du duela hilabete batzuk egindako prozesuaren ondoriozko diseinua, non etorkizuneko parkea osatuko duten lerro nagusiak, erabilerak, eremuak eta ibilbideak zehazten ziren. Halaber, gunearen materialak, neurriak, landare-espezieak eta ekipamendua zehaztuko ditu, eta, beraz, behin betiko … Jarraipena